Badira, tamalez, Trump salbatzaile gisa ikusten dutenak ere, horren aurrean nire galdera honakoa da: «Zer gertatuko litzateke Ameriketako Estatu Batuak zuzenean Kuban sartuko balira?».
«Zer gertatuko litzateke Ameriketako Estatu Batuak zuzenean Kuban
sartuko balira?»
Lehenik eta behin, egungo testuingurua aztertu beharko litzateke. Sobietar Batasunaren laguntza galdu zenetik, Kubak «garai berezia» deiturikoa bizi izan du, baina 2020ko pandemiak eta AEBetako zigorren gogortzeak egoera okertu dute. Venezuela ere izan zuen bidaia-lagun, Maduro bahitu zuten arte.
Inflazioa % 30etik gora dago, elikagaien eta medikamentuen eskasia egunerokoa da, eta elektrizitate mozketa luzeek herritarren pazientzia agortu dute.
Aldi berean, AEBen esku-hartzearen aukera ere mahai gainean dago. Teorikoki, hiru bide har litzake: zigorren arintzea eta harremanen normalizazioa; presio diplomatiko eta ekonomikoa handitzea; edota esku-hartze zuzenagoa izatea, militarra barne. Azken aukera hau ez dirudi oso errealista, 1961eko Bahía de Cochinoseko porrotak baldintzatzen baitu Washingtonen kalkulua.
Alde ekonomikoari begiratuko bagenio, ondorioak anbiguoak lirateke. Irekiera azkar batek desoreka areagotu lezake: kapital handiak monopolio berriak sortuko lituzke, turismoan espekulazioa piztuz. Gainera, gizarte-sistema unibertsalak, osasuna eta hezkuntza adibidez, kolokan jarriko lirateke finantzaketa publikoa murrizten bada. Esperientziak erakusten du irekiera neoliberal azkarrek desberdintasuna sakontzen dutela Latinoamerikan, eta Kuba ez litzateke salbuespen bat izango.
Bestalde, politikoki, edozein aldaketak boterearen oinarria kolpatuko luke.
Laburbilduz, Ameriketako Estatu Batuek esku hartuko balute, emaitza ez litzateke automatikoki demokratizazioa izango, baizik eta aldaketa gradual bat, barneko aktoreen arteko negoziazioaren menpekoa.
Nortzuk dira ordea Ameriketako Estatu Batuak herrialde subirano batean sartzeko, eta zergatik onartuko diegu? Ez al litzateke hobea izango AEBak uharteari ezarritako zigorrak kentzera behartzea?