Duintasun latak

Erabiltzailearen aurpegia Ura Iturralde 2025eko irailaren 7a

Cira Contreras, Kuban. URA ITURRALDE

Aurtengo nire bidaia ez da erraza izan, bihotza hautsi zait hainbeste maite dudan Kuba horrela ikustean. 4-5 orduko argi mozketak ia egunero Santa Clarako erdigunean, 16 ordukoak urruneko auzoetan.

Kubako energia krisia gai konplexua da, eztabaida eta kezka handia sortu duena azken urteotan. Funtsean, krisia egiturazko eta beste zenbait faktoreen konbinazioaren arteko ondorioa da. Esate baterako:

- Petrolioarekiko mendekotasuna: Kubak historikoki petrolio inportatuarekiko mendekotasuna izan du elektrizitatea sortu eta bere behar energetikoak asetzeko. Ekoizpen nazionalaren gainbeherak eta Venezuelako laguntza ekonomiko urriak herrialdearen petrolioa inportatzeko gaitasuna murriztu dute ordea.

- Azpiegitura zaharkitua.

-AEBetako enbargoaren eragina: Estatu Batuetako gobernuak ezarritako enbargo ekonomikoak Kubaren gaitasuna mugatzen du arlo guztietan.

«Irlak bizi duen egoera zail honetan ezagutu nuen Santa Clarako Vidal parkean Cira Contreras. 78 urte ditu emakumeak, nahiz eta duela 20 urte hartu izan erretiroa, lanean jarraitzen du pentsioarekin ez ziolako janaria erosteko ere iristen»

Irlak bizi duen egoera zail honetan ezagutu nuen Santa Clarako Vidal parkean Cira Contreras. 78 urte ditu emakumeak, nahiz eta duela 20 urte hartu izan erretiroa, lanean jarraitzen du pentsioarekin ez ziolako janaria erosteko ere iristen. Parkea garbitzen du berak eta honetaz gain latak jasotzen ditu diru apur bat gehiago lortu ahal izateko. Egunero ematen nizkion nik latak, 200 bat behar zituelako kobratu ahal izateko. Gogorra ere bazen Cira bezalako emakume heldu bat ikustea oraindik ere lanean. Ia hilabete bat igaro ahal izan nuen berarekin eta hobeto ulertu irlan gertatzen ari dena. Ez du konponbide errazik. 

Orduak eta orduak berriketan jardun ondoren bada Ciraren esaldi bat buruan mantendu dudana:

«Fidelekin hobeto bizi ginen».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!