Mendeetan zehar, hiria erromatarrek, bizantziarrek, arabiarrek, gurutzatuek eta otomandarrek gobernatu duten arren, kristautasunaren hasiera markatzen duela esan genezake. Ni ordea eta ikusi nuen arren, ez nintzen bertara gerturatu eliza ezagutzera, Israelek eraikitako lotsaren harresia ikustera baizik.
2000ko hamarkadan eraikia, harresiak hiria zatitzen du. Israelek dio beharrezkoa dela eraso terroristak prebenitzeko, eta palestinar eta kritikoek, berriz, giza eskubideak urratzen dituela, mugikortasuna eta baliabideetarako sarbidea mugatuta. Harresiak Betleemgo biztanleen eguneroko errealitatea eraldatu duela oso nabarmena da, komunitateak zatituz eta tentsioak sortuz.
«Harresiak Betleemgo biztanleen eguneroko errealitatea eraldatu duela oso nabarmena da, komunitateak zatituz eta tentsioak sortuz»
Banksy artistak ere salatu nahi izan zuen egoera harresiaren parean eraiki zuenean bere hotela. Munduko bista txarrenak dituen hotela alegia, logela bateko leihoa irekitzea besterik ez da behar besoa luzatuz ia harresia ukitzeko.
Tentsioak ahaztu eta gatazkari garrantzia kenduz, datuek diote 2 milioi turista inguru iristen direla kristautasunaren sinbolo bilakatu den hiri hau bisitatzera, aurretik aipatu bezala, gehienak Gabonetan. Aurten ordea ez dira ospatu Gazako herrialdearen aldeko dolua egitea erabaki dute diru galera izugarria izango duten arren. Nik ere ez dut uste ospatzeko ezer dagoenik, bertan izan nintzenean egoera ez sinistekoa iruditu bazitzaidan ez dut pentsatu ere egin nahi gaur egun zer izan daitekeen.
Eta nire galdera da: «Zer pentsatuko ote du Jesusek bere jaioterria izan zena harresiez inguratua eta militarrez josia ikusten duenean?». Agian, jainkoaren semea izanda, aldez aurretik iragarri ahal izan zuen baina ez dut uste bere gustukoa izango denik.