Adimen artifiziala argazkigintzan; hasi da eztabaida

Erabiltzailearen aurpegia Ura Iturralde 2023ko eka. 18a, 07:58

Boris Eldagsen argazkilariaren 'The Electrician'.

Adimen artifizial —AA— bidez sortutako argazki batek munduko argazkilaritza saririk ospetsuenetako bat irabazi du

Boris Eldagsen argazkilariaren The Electrician argazkiak Sony World Photography Awards 2023 argazki lehiaketa ospetsua irabazi du Sormen kategorian. Arazoa? Irudia ez dela argazki bat. Agertzen diren bi emakumeak ez dira existitzen, irudia adimen artifizialak sortu du.

Boris Eldagsen argazkilariak hiru hamarkada daramatza argazkilari profesional bezala lanean eta orain dela pare bat urte hasi zen adimen artifizialarekin esperimentatzen. 2023ko Sony World Photography Awards sarietako argazki irabazlea Pseudomnesia bildumakoa da, proiektua osatzen duten irudi guztiak AA bidez sortuak direla aitortu du autoreak.

Eldagsenek uko egin dio sariari ordea, 5.000 dolar eskudirutan eta Sonyren argazki-ekipamendua. «Argazki lehiaketak irudi sintetikoak jasotzeko prest dauden ala ez jakiteko aurkeztu naiz», dio.

Argazkilari alemaniarrak AAren erabilerari buruzko eztabaida hasi nahi du argazkigintzan. «Guk, argazkilariok, eztabaida ireki bat behar dugu. Argazki bat bezala izendatu nahi dugunari buruzko eztabaida. Gaur egungo argazkigintza osatzen duen multzoan parte hartu ahal dezakete AA bidez sortutako irudiak edo akats bat izango litzateke?».

 

«Egileak berak aitortzen duen bezala, harrigarriena da epaileak ez direla konturatu ez dela benetako argazkia, adimen artifizialak sortua baizik»



Egileak berak aitortzen duen bezala, harrigarriena da epaileak ez direla konturatu ez dela benetako argazkia, adimen artifizialak sortua baizik.

Boris Eldagsenek «irudia» deitzen dio bere lanari, eta ez «argazkia»; izan ere, «sintetikoki ekoiztuta daude, argazkigintza hizkuntza bisual gisa erabiliz». Bi gauzak bereiztearen alde dago, eta AAko irudientzat sari independenteak sortzeko deialdia luzatzen du.

Argazkilari alemaniar honek polemika sortuko duen gogoeta bat ere uzten digu: «Argazkiak errealitatearen erreprodukzioan pintura ordezkatu zuen bezala, AAk argazkigintza ordezkatuko du. Ez izan etorkizunaren beldur. Begien bistakoagoa izango da gure adimenak beti sortu zuela hura sufriarazten duen mundua».

Ez izateko beldur etorkizunari dio Eldagsenek, nik badiodala erantzungo nioke ordea. Bizi garen mundu honetan benetakoa ez den irudi batek sortu dezakeen kaosaren beldur naiz.

Irakurtzen ari zareten artikulu hau, esate baterako, adimen artifizialak idatzia da, minutu bat besterik ez du behar izan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!