Udalerri euskaldunetako kultura teknikarien eta sortzaileen topaketa, Altzon

Erabiltzailearen aurpegia Uema 2023ko ekainaren 22a

Udalerri euskaldunetako kultura teknikariak eta sortzaileak elkartu zituen Lanarteak Altzon, ekainaren 16an.

Euskararen langile profesionalen elkartea da Lanartea, eta badira zenbait hilabete UEMArekin lehen aldiz biltzen eta bidea egiten hasi zenetik. Izan ere, datu soziolinguistikoek erakusten duten moduan, gaur egun udalerri euskaldunetan ekoizten da euskararen erdia eta, beraz, UEMArentzat zein Lanartearentzat garrantzitsua da euskal sortzaileek udalerri euskaldunetan presentzia izatea eta sortzaileen zein kultur teknikarien artean zubiak eraikitzea. Batetik, elkarren berri izateko. Bestetik, baita batzuen eta besteen beharrak ezagutzeko eta ahal den heinean horiei erantzuteko ere. L

anartea elkarteko koordinatzaile Amagoia Gurrutxagak topaketaren asmoak eta nondik norakoak azaltzen ditu bideoan.

Musika: Ibil Bedi, 'Xirarena' (Goldea, 2023).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!