Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea 101 udal izatera heldu zen 2023ko martxoaren 25ean. 100 udalen langa gaindituta, ekitaldia egin zuen, eta ekitaldi horretarako prestatutako bideoa da honakoa. UEMAren ibilbidearen eta lanaren nondik norakoak biltzen ditu, labur, hainbat bidelagunen ahotik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?