Behin Audia garajean denean...

Erabiltzailearen aurpegia Txoan Ormazabal Zabala 2014ko azaroaren 23a

Lauzpabost lagunek Facebook-en elkarbanatuta zutelako ikusi nuen lehenengo aldiz, «hunkigarria», «ze polita» edo «nik bai nahi» bezalakoez lagundurik. Aurtengo Loteria Nazionalaren telebistako iragarkiaz ari naiz. Urtero boletoa erosten zuen tabernan «gordoa» erori izana jendeak nola ospatzen duen leihotik begira dago gizona. Aurten baina, berak ez du boletorik erosi. Tabernariak bat gorde zion ordea. Bera ere dirudun azkenean. Ni ez nau hunkitu. Tristatu egin nau.

Berriro ere aberastea herritar xumeon helburu goren. Ikusiko dugu gero nola banatuko dugun, baina toka dadila. Utikan desberdintasun sozialak abenduaren 22an. Zerbait mereziko dugu, ba, hain gaizki tratatzen gaituen mundu honetan...

Tripako mina jartzen didate horrelako jokoek. Billete-sorta amuan jarrita, onura pertsonala bilatzen duten ekintzek. Boleto bakoitzak balio dituen hogei euroek ez dute hain erraz hegan egiten diru-zorroetatik beste zenbait kausetarako. Zer esanik ez zergak ordaintzeko denean (nahiz eta loteriaren prezioaren zati handi bat horretarako erabili).

Aberatsekiko kritikak non geratzen diren jakin nahi nuke, behin «gordoa» kontu korrontean, bankuak dirua bertara eramateagatik oparitutako Audia garajean eta bekadunak ziren seme-alaben pentsio planak zeroz beterik ikustean.

Ez dira ordea hogei euroak, xanpain botilak edo saritueTeteleberriko adierazpenak. Eredua da, diru-gosea, zentzu solidarioaren falta. Ez da, agian, loteria bera. Gizartea da akaso, loteriaren bidez bere alderdirik ilunenetako bat erakusten duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!