"Independentzia!"

Erabiltzailearen aurpegia Txoan Ormazabal Zabala 2014ko eka. 29a, 17:00

Isilik sartu nahi digute hau ere. Kutxabanken lau txakur txiki besterik ez ditugunokin zerikusirik ez balu bezala. Isilik egin nahi dute kutxatik bankurako bidea. Kontrol publikotik independizatzea.


Independentzia, bai. Ez normalean aditzera ohituta gauden independentzia. Baina independentzia azken finean. Kontrol publikopean kapitalaren %100 izatetik soilik %30 izatera pasatzea, nahi besteko negozio espekulatzaileak egiteko independentzia lortzea ez bada, ez naiz maniobra oso ongi ulertzen ari.

Merkatuen eta finantzen arloan askok egin duten moduan, euskal kutxek ere beren interesak ondo lotuta uzteko justifikaziotzat erabili dute krisia. Orain bi urte eta erdi, Kutxabanken batu zirenean, ohartarazi zuen zenbaitek hura pribatizazioranzko lehen pausoa zela. Esango nuke ahots haiek ez zituela askok serio hartu. Nola ba? Geure betiko kutxak? Onkologikoaren eta laguntza sozialen kutxak herriari bizkarra eman? Keba, keba...

To, ba. Gauzak orain arte bezala badoaz, eta EAJ, PP eta PSEren babes eta laguntzarekin, urte amaierarako banku izango dira ehun urte baino gehiagoan kutxa izan direnak. Kapitalaren zati handiena kontrol publikotik at dauden fondoetan izango dute, eta badakigu fondo hauek ekintza sozialari gailendu egiten zaizkiola urteroko interesak kobratzerakoan.

Beste behin, ez dugu batzuk eta besteok herri eredu bera. Iritsi da anbizioa euskal enpresa eta norbanakoen kapitalaren gestiorako sortutako kutxetara ere. Kapital hori bide espekulatzaileetatik urrun mantendu eta bertako ekintza sozialean gera zedin sortutako haiexetara. Beste behin, indar politikoen gehiengoak amen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!