'Zuzeneko Istanteak' musika erakusketaren ekitaldien barnean, Estricalla eta The Capaces taldeak zuzenean ariko dira Alegiko Gaztetxean otsailaren 1ean.
Estricalla
2009an sorturiko musika taldea da Estricalla. Kloakao taldeako hiru kide (Pano, Bati, eta Trili) eta Fernando Apoa (Kuraia, El Corazon del Sapo, Matxura) musika abentura berri batean murgildu ziren, 80 hamarkadako kutsua izanen zuen punk eta hardcore banda bat osatzeko. Bidean, hiru disko grabatu dituzte, makina kontzertu eskainiz Euskal Herrian zein atzerrian. Estudioko azken emaitza berriki aurkeztu duten 'Triple Asalto Mortal' izeneko lana.
The Capaces
Bartzelonako punk rock banda oldarkorra. Abiadura biziko musika jorratzen dute, emakume ahots auskor eta erabatekoaz. Europa mailan sarri aritu izan dira kontzertu biran eta 2012an Ameriketako Estatu Batuetan ere izan ziren 25 kontzertu eskainiz. 1998tik martxan, gaur egunera arte lau disko kaleratu dituzte: "Born to punk" (2003), "Amplifired" (2005), “The Restless Breed” (2007) eta "Whatever it is,I'm against it!" (2010). Tartean, beste dozena erdi lan beste talde batzuekin elkarlanean. Zuzenean, eztanda egiteko prest den erloju bonba da The Capaces!
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!