Euriak ez zituen zapuztu santa eskeko doinuak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Pikabea 2017ko otsailaren 6a

Alegian santa eskean parte hartu zutenak. IBON AZPILIKUETA

Euripean ospatu zuten Agate Deunaren bezpera Alegian. Kalez kale kantari eta koplak botaz ibili ziren Txintxarri abesbatzako eta Zazpi Astoren Gainean bertso eskolako kideak.

Aurten ere elkarrekin atera dira herriko bi taldeak eta emaitza arrakastatsua izan da. Herritarrek gustura entzun zituzten abesbatzaren doinuak, baita Mikel Artola eta Imanol Irazustabarrena herriko bertsolariek umorez botatako koplak ere. Saiorik luzeenak Tontokalen eta herriko plazan eginikoak izan ziren.

Herriko auzoetan eta kaleetan barrena ibili ziren bi orduz eta herriko plazan amaitu zuten euren jarduna. Ibilbide guztian lagun izan zuten Arkaitz Balda herritarra trikiti soinuarekin, eta herriko hainbat gaztetxok lagunduko zioten panderoarekin.

Arturo Leok agurtu zituen herritarrak kantuen hasieran eta ondoren Santa Agedaren estrofak abestu zituzten koruko abeslariek.

Eskeko lanak bukatuta, afari legea egin zuten abeslariek eta bertsolariek herriko Intxurre elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!