Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartearen batzar nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Pikabea 2016ko urtarrilaren 14a

2016. urteari gogotsu ekin diote Alegiako bi abesbatzek. Urte hasieran ohi duen legez, urteko batzar nagusia egingo du bi abesbatzak kudeatzen dituen Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak. Batzarra urtarrilaren 14an izango da, osteguna, herriko kultur etxean. Gaueko bederatzietan izango da batzarra.

2015. urtean Elkarteko bi abesbatzek –Txintxarri Txikik eta Txintxarrik- egin dituzten ekintzak eta diru kontuak aztertu eta onartuko dira. Urte oparoa izan da pasa dena batez ere helduen abesbatzarentzat, Italiara bidaia egin baitzuen uztailean. 2016ari begira bi koruek dituzten aurreikuspenak ere aurkeztuko dira batzar nagusian.

Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat ere berritu egingo da batzar nagusi horretan.

Elkarteko bazkide guztiei batzar horretara joateko dei egiten zaie, eta bide batez, elkarteko bazkide egin nahi izanez gero, koruko kideren batekin harremanetan jarri edota kultur etxeko postontzian eskaera uztea besterik ez da egin behar.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!