Txintxarri eta Oihandi abesbatzak hotzari aurre eginez kantari

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Pikabea 2015eko martxoaren 13a

Emanaldiaren une bat. EDUARDO ARRAYET

Estilo desberdinetako doinuak abestu zituzten joan zen larunbatean Alegiako Txintxarri eta Otxandioko Oihandi abesbatzek. Otxandioko Santa Marina parrokian eskaini zuten emanaldia.

Gorbeialdeko hotzak ez zituen kikildu abeslariak eta ordubete inguruko emanaldia eskaini zuten bi koruek. Fin aritu ziren alegiarrak Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean. Otxandioarrak, berriz, sendo abestu zuten Leire Amenabarren aginduetara.

Bi abesbatzek “Agur jaunak” elkarrekin kantatuaz amaitu zen kontzertua, eta ondoren, afari legea egin zuten Otxandioko bolatokian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!