Alegian santa eskean ibiliko dira abesbatza eta bertsolariak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Pikabea 2015eko otsailaren 3a

Alegiako Txintxarri abesbatza eta Zazpi Astoren Gainean Bertso Taldea santa eskean kalean kantari ibiliko dira aurten ere datorren asteazkenean, Agate Deunaren bezperan. 2010az geroztik elkarrekin ateratzen dira bi taldeak egun horretan eta aurten ere umorez zipriztinduko dituzte Alegiako kaleak eta etxe atariak.

Bat-batean arituko dira bertsolariak eta koplak kantatuko dituzte. Bertso saio batean bezalaxe, edozein gairi buruzko bertsoak izango dira. Umore zipriztinik ez da faltako euren saioetan.

Abesbatzakoek, berriz, Siziliako martiriari eskainitako doinuak abestuko dituzte. Kalez kale ibiliko dira, eta hori dela eta, herritar guztiei dei egiten diete eurekin batera santa eskean ibil daitezen.

Datorren asteartean, otsailaren 4an kalerako aterako dira arratsaldeko zazpietatik aurrera, nahi duten herritarrak lagun dituztela. Larraitz auzoko plazatik abiatuko da taldea eta herriko plazan amaituko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!