Agate Deunaren bezperan kantuan ateratzeko deia Txintxarri abesbatzatik

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Pikabea 2015eko urtarrilaren 28a

Egun horretarako entsegua egingo da bihar, osteguna, kultur etxean, 21:00etan hasita.

Datorren hilaren 4an, Agate Deunaren bezperan, kalera aterako da Alegiako Txintxarri abesbatza, urtero legez. Azken urteotako ohiturari jarraituz, herriko Zazpi Astoren Gainean bertso eskolakoekin batera kalez kale ibiliko dira abeslariak. Herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute, eta horregatik, herritar guztiei dei egiten diete eurekin batera santa eskean ibil daitezen. Egun horretarako entsegua egingo da bihar, osteguna, 21:00etan Alegiako kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!