Txintxarri egunean kantari

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Pikabea 2014ko urriaren 27a

Alegiako Txintxarri abesbatzetako kantariek Txintxarri Eguneko emanaldi erakargarri bat eskaini zuten beste behin. Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean aritu ziren bi koruak pasa den larunbatean Joan Bataiatzailea Deunaren elizan.

Bosna abesti eskaini zituzten taldeko txikienek eta zazpina abesti kantatu zituzten helduek. Bi koruek Mariaje Rekondoren laguntza izan zuten hainbat kantutan.

Txintxarri Txiki abesbatzak euskal doinu herrikoietan oinarritutako moldaketak eskaini zituen batez ere, eta eskuen eta oinen laguntzarekin indartu zuten kantu bakoitzaren esanahia. Helduek, berriz, estilo desberdineko abestiak eskaini zituzten, horietako batzuk euskaraz, baina bi beltz espiritual ere abestu zituzten.

Kontzertuaren amaieran bi abesbatzek elkarrekin abestu zuten eta euskal musika garaikideko bi abesti eskaini zituzten, koru musikara egokituak biak: Sorotan Beleren “Arratsalde honetan” eta Ken Zazpiren “Haizea”.

Herriko Eizmendi enea jatetxean egin zuten afaria eta bertan jarraitu zuen kantu saioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!