Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzen emanaldia Joan Bataiatzailea Deunaren elizan izango da ohi bezala, arratsaldeko zortzietan.
Urriaren 25ean egingo da aurtengo Txintxarri Eguna. Hori dela eta, herriko Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartea egun horretarako emanaldia prestatzen ari da. Horrezaz gain, afaria egingo dugu herriko Eizmendi Enea jatetxean. Herritar guztiei dei egiten zaie Txintxarri eguneko afarian parte har dezaten. Afarirako txartelak salgai daude urriaren 20ra arte, 30 euroren truke, kultur etxean.
Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzen emanaldia Joan Bataiatzailea Deunaren elizan izango da ohi bezala, arratsaldeko zortzietan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?