Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bidania-Goiatzekook, 2014ko Eskola Txikien festaren barnean, biharko emanaldi bat antolatu dugu Azpeitiko Soreasu antzokian. Bertan “Ez gara Palestinaz ari” emanaldi berezia eskainiko dute Unai Muñoa, Imanol Kamio, Aitor Atxega eta Ander Lizarraldek. Ikuskizun honek 75 minutu inguruko iraupena izango du eta bertsoa, antzerkia, poesía, musika, ikus-entzunezko animazioak… biltzen ditu.
Emanaldi hau, Azpeitiko Soreasu antzokian izango da bihar gaueko 22:30etan. Sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai egunean bertan 21:00etatik aurrera Soreasun bertan. Gaur sarrerak erosi nahi dituenak www.barrabarra.eu atarian sarrerak online izango ditu.
Emanaldi hau Bidania-Goiatzeko 2014ko Eskola Txikietako festaren antolatzaileok antolatu dugunez, bertan ateratzen den irabazia, 2014ko ekainaren 8an bertan ospatuko den festa finantzatzeko erabiliko dugu.
ANIMATU!!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?