Tolosaldeko Gazte Mugimenduko Topaketen 1. Eguna

Gaur hasi dira Tolosaldeako Gazte Mugimenduko Topaketak Alegin. Astelehenetik astezkenea gazte mugimenduan inguruan hausnartzen arituko dira Tolosaldeko hamarnaka gazte eta eragile. Tailerrak, eztabaida blokeak eta aisirako denbora egongo delarik hiru egunetan zehar.

Hasteko topaketen antolatzaileek ezarritako helburuak eta topaketen nondik norakoak azaldu dituzte, nola funtzionatuko duen topaketak eta eremuan nola ibili. Ondoren elkarren harteko ezagutza sustatzeko hainbat jolas egin dituzte goizean zehar. Egunarekin jarraitzeko bazkaldu eta eskualdeko proiektu ezberdinen inguru aurkezpenak eman dira aurrera.

Proiektuetako parte hartzaileek azalpenak eman eta edozein zalantza argitu ahal izateko. Stand ezberdin gisara antolatu dira aurkezpenak egiteko eta bertako kideek postuz postuz igaro eta proiektuak ezagutzeko aukera izan dute. Ondoren hainbat tailer eraman dira aurrera: Xamurtasun tailerra deiturikoan norberan gorputza eta ingurukoena ezagutzea, komodidadea bilatzea ta gorputza askatzea izan dute helburu. Horrekin batera elikadura kontzientearen inguruko hausnarketa kolektibo bat egin da, multinazionalen estrategiak aztertu, kritikatu eta alternatiba indibidualak ta kolektiboak bilatuz.

Ondoren beste bi tailer eman dira aurrera: Graffiti tailerra zeinetan inguruko tunel batean “gazteok batu etorkizuna eratu” idatziz eta tunelaren kanpokaldean “gazte topaketak 2018”, e

spraiekin praktika gehio hartzeko helburuakin. Bestalde autodefentsa tailerra ere eman dute aurrera bi taldetan banatuta, hasiberriak alde batetik eta esperientzia gehiago dutenena

Proiektuen aurkezpena

Itzalpe

Informazio bonbardaketa masiboak jasaten ditugun egunotan modu zintzo eta argian sortutako mezuak, interes ez hain zintzoak dituztenekin nahastuak ageri dira. Egoera horrek, zapalkuntza ezberdinak pairatzen dituzten sektoreen artean nahasmen izugarria sortzen du, begi aurrean dagoen etsaia bera identifikatzea ere galaraziz. Hari horri tiraka, “itzalpe” proiektu komunikatiboa jarri dugu martxan. Errealitate ezberdinak sortzeko borrokan dabiltzan kolektibo ororen bozgorailu izateaz gain, zapalduen arteko antolakuntza eta saretzea bilatuko duen proiektua da.

Autodefentsa

Beaien buruak babesteko beharraz ohartuta biltzen hasi zeren hainbat gazte. Gaur egungo errealitatean eraso fisikoen aurrean aurkitzen den defentsarako ezagutza faltari aurre egiteko eta norbanako bezala eta talde bezela autodefentsa praktikatzeko prestatu ahal izateko. Erronkak leku egoki bat lortzea eta ikaskuntzarako beharrezko materialak lortzea lirateke gaur gaurkoz, baina ez zaizkio ateak ixten autodefentsak dituen adar gehiago ere jorratu ahal izatea.

Arroparen Kolektibizazioa

Egungo gizartean, gure beharrak asetzeko forma guztiak merkantilizatuta ageri zaizkigu; hau da, truke-balio harremanen baitan soilik erreproduzitu dezakegu gure burua, eta honi pixkanaka irtenbide bat aurkitu nahian, arroparen kolektibizazioa jarri zuen martxan Ibarrako Gazte Asanbladak. Proiektu honen helburua langile klasearen beharrizanak merkatuaren logikatik kanpo kokatzea da, jabetza pribatuari eta egungo kontsumo-eredu obsesiboari alternatiba bilatu nahirik. Momentuz, proiektu honek arroparen auziari soilik erantzuten badio ere, aurrera begira esparru gehiago barnebiltzea du helburu, piskanaka langile klasearen autonomia eta autosufizientzia eskuratzen joateko, kapitalaren legeetatik kanpo.

Bertso Taldea

Bertsolaritzaren inguruko zaletasuna zela eta asanbladako talde bezala sortu zen Su etenetik bertso taldea. Horrela, bere ibilbidean kezka eta galdera berriak sortzen joan zaizkigu bertsolaritzari buruz. Besteak beste, zein forma duan gaur egun bertsolaritzak eta arteak orokorrean, zein funtzio sozial duen, zein bilakaera izan duen… Horregatik, bertsoa landu, praktikatu eta gozatzeaz aparte, gai honen inguruko galderei erantzunak ematen eta hausnartzen edo kritikatzen ahalengintzen ari gara.

Gazte Bizilagunak

Honako proiektua Hernaniko elkarte multikulturalak bultzatua da. Hala ere, proiektuaren sustatzaile nagusiak herriko gazte autoktonoak lirateke hauek baitira protagonistakl. Helburua, bi gazte talde hauen harteko harremana bermatu eta ekintza ezberdinak aurrera eramatea da. Gauzatzen diren ekintza gehienak Hernaniko Gaztetxearekin harremanetan egiten dira. Gaur egun, talde sendo eta antolatu bat eraikitzea lortua da non interkulturalitatea eta ezberdinen arteko harremanen sendotzea agerikoa da.

Etxebizitza Asanblada

Sistema kapitalistan, bere lan indarra saltzera eta miseriara kondenatua dago gizartearen zatirik handiena (langile klasea). Hau esplotatzen duen klasea (burgesia) da baliabide guztien jabea, eta botere politiko guztia gaur egun bere eskuetan dago, egoera perpetuatzeko errepresioa erabiltzen duelarik. Klaserik gabeko gizarte bat sortu arte ezin izango gara gure kateetatik askatu, eta guzti honi aurre egiteko ezinbestekoa zaigu klase kontzientzia garatzea eta klase borroka irabazteko pausoak ematea. Botere burgesari aurka egiteko, ordea, beste botere bat sortu behar dugu, burgesiarekin paktuak egin ordez, klase autonomian oinarrituko dena, langile boterea deitzen dioguna. Langile botere horretan, Tolosaldeako Etxebizitza Asanbladak hartzen duen papera honakoa da: behar basikoak elkartasun bidez asetzeko antolakuntza sortzea, militante eta miseriara kondenaturiko klase kideentzat babesgune bihurtzea, forma sozial berriaren (komunismoaren) esperimentazioa eta komunismoa posible dela ikusi araziz klase kontzientzia garatzea.

Kaleko Doinuak

Kaleko Doinuak musikari edota musikazale bezela aurki daitezkeen arazoei baita gabeziei ere aurre egiteko sortutako talde bat gara. Adibidez, entsegu lokalak edo materialak lortzeko dauden oztopo ekonomikoei aurre egitea. Horretaz gain azpimarratzen dugu musika ez dugula produktu edo merkantzia bezala ulertu behar iruditzen, musika sistema hau salatu eta iraultzeko arma eraginkortzat hartzen dugu.

Kokalekua

Jende askok galdetu du ea non dagoen kokatuta topaketen gunea. Hemen duzue linka, bihar goizean goizetik bertaratu ahal izateko:

https://www.google.com/maps/place/43%C2%B005’51.0%22N+2%C2%B005’40.8%22W/@43.0974855,-2.0968556,17z/dat=!3m1!4b1!4m5!3m4!1s0x0:0x0!8m2!3d43.0974855!4d-2.0946669?hl=es

Argazki Gehiago: https://flic.kr/s/aHsmhottDf

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!