Biztanleko sagardo litro gehien sortzen duen herria da Aduna. Aburuza familiak urteak daramatza sagarra eta sagardoari lotuta lanean, eta beraien etxeko ateak zabaldu dituzte bisita gidatua egiteko. Beren egunerokoa ezagutzeko aukera izango da, larunbatean, 12:00etan. Sagastiak zainduz, bilduz eta sagardogintzan arituz, Euskal Sagardoa jatorri izendapena duen sagardoa ere egiten dute, eta bertako seme baten eskutik, sagastia ikusi, ekoizpen prozesua ezagutu eta nola ez, txotx esperientzia biziko du izena ematen duenak.
Hilaren 5ean, larunbatean, Adunan izango da bisita gidatu eta sagastia eta ekoizpen prozesua ikusteaz gain, txotx egiteko aukera ere izango da sagardotegi menua bazkalduz. Guztia 40 euro ordaindu beharko da.
Erreserba egiteko
- Parte-hartzeko taldeak mugatuak izango dira.
- Erreserba egin daiteke Tolosako turismo bulegoan (Andre Mari plaza, 1), eta baita posta elektronikoz ere (tour@tolosaldea.eus), edota telefonoz (943-69 74 13) eta tolosaldea.eus webgunearen bidez.
- Otorduetarako erreserbak jatetxean bertan egin beharko dira.
- 4 urtetik beherakoek ez dute bisita ordainduko, eta 16 urtera artekoek, 5 euro. Otorduetarako, kontsultatu prezioa.
Gozatzeko, ardura eta segurtasuna
Bisita guztietan segurtasuna bermatuta egongo da. Hauxe da COVID-19 protokoloa:
- Talde bakoitza gehienez 19 pertsonaz osatuko da.
- Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
- 1,5 metroko tartea gorde beharko da une oro.
- Eskuak desinfektatzeko hidrogela jarriko da eskura.