Euskal txerriaren ekoizpena ezagutzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Turismoa 2020ko abu. 26a, 10:00

Tolosaldeko turismo bulegoaren eskutik bisita gidatua egiteko aukera izango da, Ibarran, igandean. Izaskun auzoan izango da, 12:ooetan. Tolosaldeko gastronomiaren jatorria ezagutzeko aukera eskaintzen da, ekoizleak bisitatuz eta beren produktuak dastatuz.

Izaskun auzoko larreetan libre dabiltza Euskal txerriak. Beraien itxura pintoagatik identifikatzen ditugu txerri horiek. Gure lur eta klimara ederki egokitzen diren txerri sendoak dira, baina ia galtzeko zorian egon ziren. Tolosaldeko balkoi honetatik eskualdearen ikuspegi ederra dago eta arraza berreskuratzeko familia horren proiektu pertsonalaren nondik norakoak ezagutuko ditugu.

Hilaren 30ean, igandean, Ibarrako Izaskun auzoan izango da bisita gidatu eta baita sortzen dituzten produktuen dastaketa ere, 10 euroren truke.

Bisitaren ostean, Tolosaldean bertan bazkaltzea gomendatzen dute. Erreserba zuzenean egin beharko da Berrobiko Iriarte Jatetxean (943 683 078) edo Orexako ostatuan (943 682 290); beraien eskaintzan produktu hori txertatu baitute. Erreserba egiteko, bazkaria "Euskal Txerriak Nekane eta Aitorren eskutik bisitatu ostean" izango dela esan beharko da. 

Erreserba egiteko

  • Parte-hartzeko taldeak mugatuak izango dira.
  • Erreserba egin daiteke Tolosako turismo bulegoan (Andre Mari plaza, 1), eta baita posta elektronikoz ere (tour@tolosaldea.eus), edota telefonoz (943-69 74 13) eta tolosaldea.eus webgunearen bidez.
  • Otorduetarako erreserbak jatetxean bertan egin beharko dira.
  • 4 urtetik beherakoek ez dute bisita ordainduko, eta 16 urtera artekoek, 5 euro. Otorduetarako, kontsultatu prezioa.

Gozatzeko, ardura eta segurtasuna

Bisita guztietan segurtasuna bermatuta egongo da. Hauxe da COVID-19 protokoloa:

  • Talde bakoitza gehienez 19 pertsonaz osatuko da.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • 1,5 metroko tartea gorde beharko da une oro.
  • Eskuak desinfektatzeko hidrogela jarriko da eskura.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!