Txindokira begira dauden larreetan bizi diren behien esnea da Larretako produktuen oinarri. Baserrian eta baserritik bizitzeko apustua egindako familia da bertan bizi dena. Beren egunerokoa ezagutzeko aukera izango da, larunbatean, 12:00etan.. Orendain herriaren moduko paraje ederretan goiza pasatzeko aukera paregabea eskaintzen da. Beraien produktuen prozesua eta lan egiteko modu erakutsiko dituzte. Txikitasunetik kalitatezko produktu preziatu bat egin daitekeela erakutsiko dute: Yogurrak, izozkiak eta gaztak.
Hilaren 22an, larunbatean, Orendainen izango da bisita gidatu eta baita sortzen dituzten produktuen dastaketa ere, 10 euroren truke.
Bisitaren ostean, Tolosaldean bertan bazkaltzeko gomendio luzatzen dute. Erreserba zuzenean egin beharko da Abaltzisketako Larraitz-gain jatetxean (943 653 572), Tolosako Botarri jatetxean (943 654 921), Berrobiko Iriarte jatetxean (943 683 078) edo Orexako ostatuan (943 682 290).
Erreserba egiteko
- Parte-hartzeko taldeak mugatuak izango dira.
- Erreserba egin daiteke Tolosako turismo bulegoan (Andre Mari plaza, 1), eta baita posta elektronikoz ere (tour@tolosaldea.eus), edota telefonoz (943-69 74 13) eta tolosaldea.eus webgunearen bidez.
- Otorduetarako erreserbak jatetxean bertan egin beharko dira.
- 4 urtetik beherakoek ez dute bisita ordainduko, eta 16 urtera artekoek, 5 euro. Otorduetarako, kontsultatu prezioa.
Gozatzeko, ardura eta segurtasuna
Bisita guztietan segurtasuna bermatuta egongo da. Hauxe da COVID-19 protokoloa:
- Talde bakoitza gehienez 19 pertsonaz osatuko da.
- Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
- 1,5 metroko tartea gorde beharko da une oro.
- Eskuak desinfektatzeko hidrogela jarriko da eskura.