Hassanna Aalia 1988an jaio zen Aaiun hirian, Mendebaldeko Saharan. 2010ean aktiboki parte hartu zuen Gdeim Izik-eko bake-protestako kanpamentuan. Gertaera horrengatik epaitu egin zuten eta lau hilabeteko espetxealdia (burutu gabe) ezarri zioten.
2011ko urrian aukera izan zuen Euskal Herrira bidaiatzeko, ikasketa-beka batekin, hizkuntza ikasteko. Bi hilabete falta zitzaizkionean Aaiunera itzultzeko, bere izena agertu zen Gdeim Izik-ko gertakariengatik epaitzekoak ziren pertsonen artean. Gauzak horrela, erabaki zuen, batetik, bere herrira ez itzultzea, hain zuzen ere, agintari okupatzaile marokoarrek atxilotu egingo zutelako; eta bestetik, asilo politikoa eskatzea espainiar gobernuari.
2013ko otsailaren 17an, Rabat-eko auzitegi militarrak 25 zibil sahararren kontrako epaia eman zuen; horien artean zegoen Euskal Herrian bizi den Hassana Aalia. Honi betiko kartzela-zigorra ezarri zioten auzi-ihesean.
Geroztik, Espainiatik barrena dabil ezagutzera ematen kartzelatuta dituen lagunen egoera eta egunero erregimen marokoarra herri sahararrarekin egiten ari den injustizia. 2015eko urtarrilaren 19an Hassana-ri jakinarazi zioten bere asilo eskaerari ezezkoa eman ziotela eta 15 eguneko epea zeukala Espainiako lurrak uzteko.
Hau guztiagatik Tolosaldea Sahararekin elkarteak eta Tolosaldean bizi diren sahararrak ondorengo ekintzak antolatzen dituzte:
- Urtarrilak 27, asteartean, Tolosako Udalak arratsaldeko 19,30etan izango den udal batzarrrean Hassana Aaliari jakinarazi zioten asilo politikoaren ezezkoaen inguruan.
- Urtarrilak 28an, asteazkena, arratsaldeko 19,00etan Tolosako Triangulo plazan ELKARTERATZEA.
- Urtarrilak 31, larunbata, arratsaldeko 17,00etan Bilbon Arriaga plazatik hasita MANIFESTAZIOA.
Saharar herriarekin elkartasuna duzuen guztioi, harrera familiei, lagunei, herritarrei… Hassana Aalia gaztearen asilo politikoaren eskaeraren aurkako ekintzetan parte hartzera deitzen duzuegu.
Tolosaldea Sahararekin elkartea eta Tolosaldean bizi diren sahararrak