Hazten doan haztegia

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2026ko otsailaren 2a

David Lopez Elduaien eta Arantxa Garin Etxenike.

Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza Saila enpresa-ekimen berriak dituzten pertsona ekintzaileei laguntza emateko diseinatutako zerbitzua da. Eskualdean beren enpresa abian jartzeko behar duten informazio eta aholkularitza osoa eskaintzen die.

Ekintzailetza Sailak enpresa-ideia bat aurkezten duen ekintzaileari proiektua aurrera eramateko behar duen laguntza eskaintzen dio. Zerbitzua tutoretza pertsonalizatuaren bidez ematen da, eta bertan enpresa-ideia bera, aldagai garrantzitsuak, arriskuak eta bideragarritasuna lantzen dira, finantzaketa lortzeko prozesuarekin batera.

Bideragarritasun azterketa

Enpresa-plana garatzeko informazioa eta aholkularitza eskaintzen dira. Enpresa-ideia garatzeko prozesu osoan zehar, ekintzaileak orientazioa eta laguntza jasotzen ditu bere proiektua egoki egituratzeko.

Prestakuntza

Ekintzaile berrientzako enpresa-kudeaketari buruzko ikastaroak, tailerrak eta saioak antolatzen dira, beren negozioa kudeatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratu ditzaten.

Finantzaketa

Enpresa-egitasmoa martxan jartzeko behar den finantzaketa lortzen laguntzen da, finantza-erakunde desberdinekin sinatutako hitzarmenei esker.

Enpresa-haztegiak

Lehiberri Zentroan hamar enpresa-haztegi jartzen dira ekintzaile berrien esku, beren enpresa-egitasmoak kokatzeko. Haztegi hauek oinarrizko baliabide materialez eta zerbitzu amankomunez hornituta daude, hasierako urteetan proiektuak baldintza egokietan garatu ahal izateko.

Haztegi kopurua: 10.

Bilera gelak: 2.

Haztegiko bulegoen azalera: 16-20 m2.

Alokairua: 112,5 €/hilean.

Gehienezko iraupena:

5 urte (urtero alokairua berrituko da).

Eskainitako zerbitzuak alokairuan:

• Tolosaldea Garatzen eta Lehiberriko teknikarien aholkularitza teknikoa.

• Argindar kontsumoa (energia).

• Geotermia sistema (aire girotua eta berogailua).

• Wifi sare irekieraren erabilera.

• Erabiltzaileen aukerako ordutegia, 24 orduz.

Ongi etorria ekintzaile berriei

Bide batez, enpresa-haztegian kokatu berriak diren bi ekintzaileei ongietorria eman nahi diegu:

David Lopez Elduaien

www.biyuconsulting.com

dlelduaien@biyuconsulting.com

Arantxa Garin Etxenike

www.arantxa.eus

info@arantxa.eus

2025eko ekintzailetza datuak:

Sortutako enpresa berriak: 27.

Sortutako lanpostuak: 37.

Egindako inbertsioa guztira: 422.335 €.

Ekiteko batezbesteko adina: 39 urte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!