Lana aurkitzeko bidea

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2025eko azaroaren 21a

Norbere trebetasunak hobetzen laguntzen du Hazilan+ programak lana bilatzeko prozesuan.

Indartu zure gaitasunak

Ikasketak amaitu berri dituzu, baina ez duzu esperientzia nahikorik langile bila dabilen enpresa baten arreta erakartzeko? Langabezian zaude eta zure ezagutzak eguneratu behar dituzula uste duzu lan-merkatura itzultzeko? Denboraldi batez zaintza-lanetan egon zara, eta orain ez dakizu nola bueltatu lan-mundura?

Unibertsitateko edo erdi- edo goi-mailako titulazioa baduzu, HAZILAN+ programak zure trebetasunak hobetzen lagunduko dizu bilatzen ari zaren lana aurkitzeko. Europar Batasunak diruz % 40 laguntzen du.

Bilakatu enpresek bilatzen duten hautagaian

Lan-merkatua etengabe aldatzen ari da, eta ikasgelan eskuratzen ez diren hainbat gaitasun eskatzen ditu: esperientzia, moldakortasuna… Horren aurrean, HAZILAN+ programak trebetasunak garatzen laguntzen dizu mentoria pertsonalizatuatuaren bidez. Horrela, komunikatzeko edo arazoak konpontzeko gaitasunak hobetuko dituzu, lan-merkatuan lehiakorra izateko funtzezkoak direnak.

HAZILAN+ Lorpen

Programa honen bitartez, lana zuzenean aurkitzen lagunduko dizugu, zure erabilgarritasunera egokitu daitekeen programa baten bidez.

30 orduko laguntza indibiduala eskainiko dizugu, eta lehenengo momentuan zure beharrak zeintzuk diren aztertuko ditugu. Zurekin adostuko dugu lanketarako ordutegia eta intentsitatea. Mentoria pertsonalizatua bada ere, ondorengo lanketatik abiatuko gara:

  1. Zure potentziala ezagutu.
  2. Zure ohiturak.
  3. Zure metafora mugatzaileak.
  4. Nola eraiki zure mandala pertsonala.
  5. Zure merkatua mapeatu.
  6. Zure inbutu komertziala.
  7. Lurreratu zure mandala: ibilbide-orria.
  8. Zure historia. Zure pitcha.
  9. Curriculum vitae-a eta lan-elkarrizketak.
  10. Tolosaldeko eta inguruko enpresak.

Lorpen programa lanpostua berehala lortzeko gaitasun nahikoa erakusteko gai diren pertsonei eta gaur egun langabezian egon eta Tolosaldean edo inguruan bizi diren pertsonei zuzenduta dago.

Gainera, programak ez du soilik zure gaitasunetan arreta jartzen, enpresen benetako beharrekin konektatzen ere laguntzen dizu, enpresak bilatzen ari diren hautagai horretan bihur zaitezen.

Orokortasunetik konkreziora pasako gara, eta zure beharrak ondo identifikatu, zehaztu eta horiek lortzeko pausoak emango ditugu.

Interesa izanez gero, deitu 943 65 45 01 telefonora edo idatzi lan@tolosaldea.eus helbidera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!