Tolosaldeko IKT astea

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2025eko urriaren 17a

IKT Astea bueltan da. Aurten, Tolosaldea Garatzeneko Enpresa sailak hamazazpigarrenez egingo du honako ekimena. Informazio eta Komunikazio Teknologiek eragile ezberdinen bizitzan izan dezaketen eraginaren inguruan sentsibilizatzeko doako formakuntza saioak antolatu ditu garapen agentziak beste urte batez.

Informazio eta Komunikazio Teknologia hauek arlo eta ingurune guztietan eragina dutela kontuan izanik, IKT Asteak enpresei, ikasleei, komertzioei nahiz herritar orori zuzendutako doako 11 ikastaro eskainiko ditu urriaren 20tik 24ra. Horrela, goizeko saioak enpresei eta Lanbide Heziketari bideratutakoak izango dira, eta Lehiberri Zentroan egingo dira. Eguerditako saioak, merkatariei zuzenduko dira Villabonako KZ Gunean eta Tolosako Emari Coworking espazioan. Arratsaldetakoak aldiz, online formatuan emango dira. Ikastaro hauek eragile ezberdinei bideratuak izango dira, hala nola, turismoari, ekintzailetzari edo herritar orori.

Ekimen arrakastatsu hau antolatzeko, Tolosaldea Garatzenek Enpresa Digitalaren elkarlana du. Gainera, Mondragon Unibertsitatearen ezinbesteko lankidetza ere badu; izan ere, ikastaroetan formatzaile gisa lan egiten du. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen departamentuak eta Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez babesten dute.

Ekimenaren plangintza ondorengoa izango da:

Goizetan, Lehiberri Zentroan, 09.00-13.00

Enpresei eta Lanbide Heziketari bideratutako eskaintzaren barne:

Urriak 20. Copilot Microsoft 365ean.

Urriak 21. Zibersegurtasun praktikoa.

Urriak 22. Ezagutu zure bezeroa Adimen Artifizialarekin.

Urriak 23. Salmentetarako LinkedIn-a.

Urriak 24. Power BI. Zure datuak bistaratzen eta aztertzen ikasi.

Eguerditan, 14.00-16.00

Villabonako eta Tolosako merkataritzara bideratutako eskaintzaren barne Sare Sozialak. 2025eko berriak eta ospe digital korporatiboaren kudeaketa:

Urriak 20 eta 21. Villabonako KZ Gunean.

Urriak 22 eta 23. Tolosako Emari Coworking gunean.

Arratsaldetan, Online formatuan, 17.00-19.00

Eragile ezberdinei zuzenduta:

Urriak 20. 4.0 ekintzailea, automatizatu eta berritu Adimen Artifizialarekin.

Urriak 21. Aplikazioak eta webguneak sortu Adimen Artifiziala erabiliz.

Urriak 22. Irudiak sortu Adimen Artifizialarekin.

Urriak 23. Nola galdetu Adimen Artifizialari erantzun baliagarriak lortzeko.

 

Izena emateko epea irekia dago jada. IKT Astea Informazio eta Komunikaziorako Teknologia berri hauetara gerturatzeko aukera interesgarria izan daiteke.

 

Izena emateko edo informazio gehiagorako:

lehiberri@tolosaldea.eus

943 65 45 01 (2. luzapena).

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!