Tolosaldea Garatzen Garapen Agentziak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordio bat sinatu du enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzeko.
Lurralde garapenari dagokionez, GFA-k lurralde garapenari buruzko ikuspegi oso berezia garatu du, elkarlaneko gobernantzari estuki lotua. Horrela, ulertzen da lurralde garapenaren eragileak —publikoak eta pribatuak— mobilizatzeko eta parte hartzera bultzatzeko prozesua dela, estrategiak elkarrekin negoziatzeko eta adosteko, pertsonen eta talde edo komunitateen jarduerak orientatzeko helburuarekin. Aipatutako gobernantza ereduak lurraldeko, gizarteko eta ekonomiako hainbat eragilek lurraldearen lehiakortasuna, ongizatea eta kohesioa bultzatzeko egiten duten ahalegina batu nahi du. Politika egiteko modu berri bat, Etorkizuna Eraikiz izenekoa.
Horregatik, Tolosaldealab elkarrekin lanean 2025-2026 proiektua gauzatzeko eta parte hartzaileek lan mundu arruntean txertatzeko ziklo osoa bete deten, Tolosaldea Garatzen eskualde-sare baten buru izango da eta eragile desberdinei esker honako ibilbide sozio-laboralak eskainiko ditu irailetik aurrera.
Ibilbide guztietan ziurtagiri profesionalaz gain, zeharkako prestakuntza, orientazioa eta laneratzeko laguntza ere eskainiko dira.
Guztira, 90 pertsonek parte hartuko dute. Ibilbide guztietan laguntza pertsonalizatua eskainiko da eta laneratzea da helburu nagusiena.
Prestakuntza hauetan parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:
1.- Langabezian egon behar da, edo gehienez lanaldi osoaren herena eduki behar da.
2.- Fabrikazio mekanikoa ikasteko emakumeak lehenetsiko dira.
3.- Egoera administratibo erregularrean daudenak lehenetsiko dira praktikak egiteko edo lan egiteko; izan ere, erresidentzia baimenak tramitatuta egon behar baitu.
4.- Tolosaldeko herritarrak lehenetsiko dira.
5.- Praktikak egiteko gai guztiak gainditu beharko dira.
Interesa izanez gero Tolosaldea Garatzeneko enplegu zerbitzuarekin kontaktuan jarri behar da
lan@tolosaldea.eus helbidean edo 943 65 45 01 telefono zenbakira deituta.
Bederatzi erakundek parte hartuko dute Elkar-Ekin Lanean 2025-2026 deialdian: Tolosaldea LHI, Sutargi, Katea Legaia, Inmakulada Lanbide Ikastola, Zutani, Jatorkin Al Nadha, Peñascal, Sos Racismo eta Tolosaldea Garatzen Garapen Agentzia.
