Tolosaldea Erakarri

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2025eko ekainaren 22a

Tolosaldea Garatzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako departamentuaren babesarekin, Tolosaldea Erakarri proiektua jarriko du martxan, 2025eko azken lauhilekoan.

 

Helburua Tolosaldeko enpresek euren langileentzako nahiz kanpoko talentuarentzako erakargarritasuna irabaztea izango da.

Talentua da, gaur egun, erakunde baten balio estrategiko nagusienetako bat, eta horren kudeaketa egokia erronka handia da enpresa ororentzat. Tolosaldea ez da salbuespena izan eta inpaktu aipagarria izan du. Pertsonen ongizatea lantzeak eta egoera egokian mantentzeak ezinbesteko garrantzia irabazi du era guztietako enpresatan. Kultura aldaketa enpresa tamainaz, aktibitateaz, sektoreaz edo kokalekuaz gaindi dagoen faktore bat da, eta Tolosaldeko enpresatan ere landu beharreko gaia da.

Gaur egun, pertsonek lan ingurune erakargarriak bilatzen dituzte: garapen pertsonalerako aukerak eskaintzen dituzten, lidergo eredugarriak sustatzen edo langileen ekarpena balioesten duten antolakuntzak. Horrela, enpresa kultura garaikide bat sortu eta lidergo positibo eta eraikitzaile bat lortu behar da.

Hori dela eta, ezinbestekoa da Tolosaldeko enpresek erakargarritasun horren aldeko apustua egitea bai barne langileentzat bai kanpoko profilentzat.

Egoera honi erantzun bat emateko asmoz, Tolosaldea Garatzenek Tolosaldea Erakarri izeneko proiektua sortu du. Proiektua irailetik abendura bitarte landuko da eskualdeko hainbat enpresarekin.

Proiektuak izango dituen helburu nagusiak ondorengoak izango dira.

• Langileen fidelizazioa sustatzea. Eskualdeko enpresek talentua galdu ez dezaten, euren langileentzako lan ingurune erakargarriagoak sortzeko tresnak eskaintzea.

• Kanpoko talentua erakartzea. Enpresen balio proposamena indartzea, profesionalek bertan lan egin nahi dezaten. Helburu honen betetzeak enpresa hazkundea ekarri dezake epe ertainera.

• Hobekuntza planak garatzea. Enpresa bakoitzarentzako proposamen konkretuak garatzea, enpresaren erakargarritasunean dituzten erronkak gainditzeko.

• Erakundeen eta eragileen arteko lankidetza sendotzea. Enpresek erakargarritasuna irabazteko estrategia bateratuak sortzea tokiko administrazio, hezkuntza zentro eta beste eragileekin elkarlanean.

Eskualdeko enpresek proiektuan parte hartu ahal izateko izena emateko epea irekia dago. Aipatu bezala, ekimena irailean hasiko da eta abendura bitarte luzatuko da.

 

Informazio gehiago jaso eta proiektuaren nondik norako zehatzak ezagutzeko:

- 943 65 45 01 (2. Luzapena).

- lehiberri@tolosaldea.eus .

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!