Lehiberriko Enpresa Haztegia, ekintzaileen habia

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2025eko otsailaren 9a

Lehiberri Zentroan hamar enpresa haztegi daude, ekintzaileek beren enpresa sortu berriaren lehen bulegoa bertan jar dezaten. Enpresaren jardueraren arabera, sotoko beste hiru gela tailer edo biltegi modura erabiltzeko aukera ere badago.

AHOLKULARITZA

Enpresa sortzeko prozesuan nahiz ondorengo edozein zalantzaren aurrean, Tolosaldea Garatzeneko teknikarien laguntza jasotzeko aukera dute bertan daudenek. Formazio saioak ere antolatzen dira.

SINERGIAK

Ekintzaile gehiagorekin espazioa elkarbanatzeko aukera ematen dute Lehiberriko enpresa haztegiek, zenbait kasutan elkarlanerako aukera ere izaten da.

BALDINTZAK

112,5 euro hilabetean

Alokairuaren barruan sartzen dira gune amankomunen garbiketa, geotermia sistema (berogailua eta aire girotua) eta doako WiFia eraikin osoan.

Hiru urterako

Gehienez hiru urte egon daiteke, eta kontratua urtez urte berritzen da. 

Beste ezaugarri batzuk

Bulegoak bi pertsonarentzat daude egokituta; sarbide propioa dute asteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan; gune amankomunak erabiltzeko aukera dago (bilera gelak, aretoa…).

EGUN KOKATUTA DAUDEN ENPRESAK

Izena emateko edo informazioa eskatzeko:

Tolosaldea Garatzen | Lehiberri Zentroa

Telefono zenbakia: 943 65 45 01

E-mail-a: zubeldia@tolosaldea.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!