Enplegagarritasuna hobetzeko, Hazilan+ Lorpen

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2024ko irailaren 16a

Tolosaldea Garatzenek Enplegua sailean martxan jarri duen proiektuetako bat Hazilan+ Lorpen deiturikoa da, enplegagarritasuna hobetzea du helburu gisa.

Tolosaldea Garatzenek laneratzea eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko Hazilan+ Lorpen proiektua martxan jarri du. Helburu nagusia pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da, eta kualifikazio maila ertain-altua izan arren, lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Helburu espezifikoak ondorengoak dira:

  • Gaitasun sozioprofesionalak eta zeharkakoak hobetzea eta ahalduntzea. Lan munduari beldurrik gabe heltzea erraztuko duten tresnen bidez, eta ahalmen guztiak garatuz, autoezagutzatik eta errebalorizaziotik abiatuta ezagutza eta lanerako trebetasunak lantzea.
  • Landuko den ibilbidean gaitasun pertsonalak, sozialak eta teknikoak lantzea.
  • Lan aktibazioa sustatzea eta, horretarako enplegua bilatzeko ibilbide osoan laguntza eskaintzea.
  • Lan esperientzia lortzen laguntzea, bakoitzaren profil eta helburuen arabera.
  • Enplegagarritasuna hobetzeko marka pertsonala lantzea.
  • Pertsonak jarrera proaktibo baterantz bideratzea eta pertsonen arteko laguntza-harremanak indartzea.
  • Kalitatezko enplegu baterako sarbidea sustatzea.

Nori zuzenduta dago?

Titulua lortu berri duten gazteei zuzenduta dago (erdi-mailako eta goi-mailako LH, unibertsitate-gradua eta graduondoa) eta lan eskarmenturik eduki gabekoentzako da.

Eta, bereziki, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten 45 urtetik gorakoentzat da proiektua. Hainbat arrazoi eduki ditzakete: adina bera, adingabeak zaintzea edo adinekoak ardurapean izatea...

Zer eskaintzen dugu?

Parte-hartzaileentzako 30 orduko banakako saioak mentoring prozesu trinko baten bidez. Gainera, gure zerbitzuan kudeatutako lan poltsan lehentasuna izango dute.

Datak

Saioak banakakoak dira. Beraz, 2024ko irailaren 15etik aurrera, interesatuta bazaude Enplegu teknikariarekin saioak adostu ditzakezu. Ordutegia eta maiztasuna teknikaria eta zure artean hitzartu ditzakezu.

Izen-ematea

Tolosaldea Garatzeneko 943 65 45 01 telefono zenbakira deituta, edo lan@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatzita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!