Lehiberriko enpresa haztegia, ekintzaileen habia

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2024ko martxoaren 17a

Lehiberri Zentroan hamar enpresa haztegi daude, ekintzaileek beren enpresa sortu berriaren lehen bulegoa bertan jar dezaten. Enpresaren jardueraren arabera, sotoko beste hiru gela tailer edo biltegi modura erabiltzeko aukera ere badago.

Hasierak ez dira errazak, horregatik, bertan kokatzeak zenbait onura ditu ekintzaileentzat: laguntza, esperientziak trukatzeko aukera eta hobariak alokairuan.

AHOLKULARITZA

Enpresa sortzeko prozesuan nahiz ondorengo edozein zalantzaren aurrean, Tolosaldea Garatzeneko teknikarien laguntza jasotzeko aukera dute bertan daudenek. Formazio saioak ere antolatzen dira.



SINERGIAK

Ekintzaile gehiagorekin espazioa elkarbanatzeko aukera ematen dute Lehiberriko enpresa haztegiek, zenbait kasutan elkarlanerako aukera ere izaten da.

ALOKAIRUA

Hobaria du alokairuaren prezioak. Modu horretara, merkaturatu, bezeroak lortu eta diru-sarrerak handitu bitartean, alokairuarekin aurrezteko aukera eskaintzen dute haztegiek.

110 euro hilabetean

Alokairuaren barruan sartzen dira gune amankomunen garbiketa, geotermia sistema (berogailua eta aire girotua) eta doako WiFia eraikin osoan.

Hiru urterako

Gehienez hiru urte egon daiteke, eta kontratua urtez urte berritzen da. Gerora, 2 urte gehiagoz luza daiteke egonaldia baina beste baldintza batzuekin edo beste leku batzuetan bulegoa jartzeagatik hobari gehiago ere badaude, garapen agentziak dituen hitzarmenei esker.

Beste ezaugarri batzuk

Bulegoak bi pertsonarentzat daude egokituta; sarbide propioa dute asteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan; gune amankomunak erabiltzeko aukera dago (bilera gelak, aretoa…); aparkatzeko arazorik ere ez dago.

 

IZENA EMATEKO EDO INFORMAZIOA ESKATZEKO:

Tolosaldea Garatzen | Lehiberri Zentroa

Telefono zenbakia: 943 65 45 01

E-mail-a: zubeldia@tolosaldea.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!