Tolosaldeko langabetuak kontratatzeko diru laguntza

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2023ko aza. 17a, 16:00

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren ebazpenetik eratorritako Lanbideren baimenarekin, Tolosaldea Garatzeni 318.615 euroko diru laguntza eman zaio Tolosaldeko enpresa eta erakundeek egindako kontratazioetarako. 

Laguntza horien helburua laguntza ekonomikoa ematea da, Tolosaldeko enpresek merkatu arruntean Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeen kontratazioa errazteko, dagoen diru fondoa agortu arte. Gehienez 37 kontratu izango dira diruz lagundutakoak. Kontratuak 2023ko abenduaren 31rako eginda egon beharko dute, eta kontratuak mugagabeak izan beharko dute, kasu gehienetan.

Laguntza 8.000 eurokoa da lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Enpresak jasoko duen laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du gainditu kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako kostuen %75. Laguntza ordea ekitaldi publikoetako artista eta langile tekniko eta osagarrientzako den kasuetan, iraupen mugatuko eta lanaldi osoko sei hileko edo gehiagoko lan-kontratu bakoitzeko, 6.000 eurokoa izango da. Kolektibo hauetako pertsonak kontratuz gero: DSBE-aren titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherako pertsonak, luzaroko langabeak, eta 55 urtetik gorako pertsonak laguntzaren zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko; eta 7.500 eurokoa, berriz, ekitaldi publikoetako artisten eta langile tekniko eta laguntzaileen lanaldi osoko eta iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko, baldin eta sei hilabete edo gehiagokoa bada. Diru laguntzen zenbateko guztiak %10 haziko dira, kontratuak emakumeekin egiten direnean. Diru laguntzaren amaierako zenbatekoak, igoera horiek aplikatzean, ez dira izango enpresa kontratatzaileak kontratatutako pertsonen urteko soldata kostuen %100 baino handiagoak, gizarte segurantzara kontzeptu guztien zioz egindako kotizazioa barne.

 

ESKAERAK

Tolosaldeko enpresek eskaera aurkezteko tokia.

Tolosaldea Garatzeneko bulegoan. Lehiberri Zentroan. Bulegoa itxita izanez gero, korreo elektronikoz egin ahal izango da lan3@tolosaldea.eus helbidean. Aurkezteko azken eguna 2024ko urtarrilaren 15a izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!