Helburua jardueren bitartez, gazteek elkarrekin ongi pasatzea litzateke eta era berean, bere nortasuna errespetatzea eta euskal kulturara gerturatzea. Bertan, euskara hizkuntza bizia dela, hitz egitea garrantzizkoa dela, komunikaziorako eta gizarte-harremanetarako tresna dela azalduko zaie.
2023-2024 ikasturtea urriaren 16, 17 eta 18an hasiko da. Informazioa eta izena eman nahi dutenentzat Tolosaldea Garatzeneko webgunea, edota migrazioa@tolosaldea.eus helbidea, zein 646 05 70 80 telefonoa eskuragai daude.
Irailak 27: 18:30etan Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean.
Urriak 26: Villabonan, Subijana etxean, 18:00tan. Azaroak 16: Ibarran, kultur etxean, 18:00tan.
Atzerritartasun paperen tramiteari buruzko hitzaldi praktikoa izango da (lan munduan errotzea, gizartean errotzea, ikasketengatik errotzea, familia berrelkartzea, ikasketengatik egonaldia egitea, atzerritarrak kontratatzea, baimenak berritzea eta abar).
Saio hauek jatorri anitzeko pertsonei zuzenduta daude, baita atzerritar pertsonekin loturak (familiakoak, lanekoak, etab.) dituzten pertsonei bideratuta.