Ekintzailetza saila, eskura

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2023ko uzt. 21a, 11:00

Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza saila, enpresa ekimen berriak dituzten pertsona ekintzaileei laguntza emateko diseinatutako zerbitzua da. Eskualdean, beraien enpresa ekimena abian jartzeko behar duten informazio eta aholkularitza guztia eskaintzen die.

Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailak, enpresa ideia bat aurkezten duen ekintzaileari asmo hori aurrera eramateko behar duen laguntza guztia ematen dio. Tutoretza pertsonalizatuaren bidez eskaintzen da zerbitzua, eta tutoretza hori arduratzen da enpresa ideia, aldagai garrantzitsuak, arriskuak eta bideragarritasuna lantzeaz, finantzaketa lortzearekin batera.

Bideragarritasun azterketa

Enpresa plana garatzeko informazioa eta aholkularitza: enpresa ideia garatzeko prozesuan, ekintzaileari aholkularitza eta orientazioa eskaintzen zaio bere proiektua garatzeko.

Abian jarri nahi dugun negozio ideia mamitzeko balio duen laneko dokumentua izango da enpresa plana. Aukera ematen dio ekintzaileari ideia horri eragin diezaioketen aldagai guztien azterketa sakona egiteko, eta proiektuaren bideragarritasuna zehazteko behar den informazioa ematen du.

Prestakuntza

Ekintzaile berrientzako enpresa kudeaketa ikastaroak, tailerrak eta saio desberdinak antolatzen dira, ekintzaileari, bere negozioa kudeatzeko behar dituen ezagutzak emateko helburuarekin.

Finantzaketa

Enpresa egitasmoa martxan jartzeko behar den finantzaketa lortzen laguntzen da, Ekintzailetza sailak finantza entitate desberdinekin dituen hitzarmenei esker.

Enpresa haztegiak

Lehiberri zentroan, ekintzaile berrien esku jartzen dira hamar haztegi beraien enpresa egitasmoak kokatzeko. Haztegi hauek oinarrizko baliabide material eta zerbitzu amankomunez hornituta daude, ekintzaile berrien egitasmoak bertan kokatu ahal izateko hasierako urteetan.

HAZTEGIAK

Haztegi kopurua. Hamar.

Bilera gelak. Bi.

Haztegiko bulegoen azalera. 16-20 metro koadro.

Alokairua. 110 euro / hilean.

Gehienezko iraupena. 5 urte (urtero alokairua berrituko da).

Alokairuaren barruan eskainitako zerbitzuak. Tolosaldea Garatzen eta Lehiberriko teknikarien aholkularitza teknikoa, argindar Kontsumoa (energia), geotermia sistema (aire girotua eta berogailua), garbiketa eta mantenu orokorra, Wifi irekiaren erabilera, bilera gelen erabilera, posta jasotze zerbitzua, office-aren erabilera, eraikinerako sarbide indibiduala eta erabiltzaileen aukerako ordutegia, 24 orduz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!