Lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko programa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2023ko apirilaren 21a

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jasangarritasunaren aldeko apustua egin du, lehiakortasun faktorea izan dadin turismo sektoreko euskal enpresa publiko zein pribatuetan, jasangarritasuna ulertuz ez bakarrik ingurumen ikuspegitik, baita aurrerapen eta justizia sozialaren bultzatzaile gisa, eta irabazi ekonomikoak tokiko gizartera ekarriko dituen turismo baten oinarri bezala.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak, Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako Munduko Kode Etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Agendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere; hauetaz gain, euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak erantsi dira.

Euskadiko Kode etikoa 8 printzipio hauetan oinarritzen da:

  1. TURISTAK ULERTZEN ETA ERRESPETATZEN LAGUNTZEA.
  2. BERDINTASUNA, GIZARTERATZEA ETA ANIZTASUNAREKIKO TOLERANTZIA.
  3. JASANGARRITASUNA.
  4. BERTAKO TRADIZIOAREN ETA KULTURAREN SUSTAPENA.
  5. GIZATERIAREN KULTUR ONDAREAREN ZAINKETA.
  6. BIKAINTASUNA ETA PROFESIONALTASUNA.
  7. PERTSONEN ESKUBIDEAK ERRESPETATZEA.
  8. SEKTOREKO LANGILE ETA ENPRESARIEKIKO TRATU EGOKIA.

Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak, prestatzen eta kudeatzen du programa hau eta Tolosaldeko eragile turistikoetara zabaltzen eta aplikazioan laguntzen die Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailak eskualdeko enpresa eta entitateei.

Hauek dira Tolosaldea eskualdetik Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroan ofizialki sartu diren enpresa eta entitateak:

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan: Tolosaldea Garatzen. Turismo Saila

garmendia@tolosaldea.eus  / 943 654 501

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!