Izan lider Tolosaldean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2023ko mar. 17a, 10:00

'Izan lider Tolosaldean' proiektua abian da. TOLOSALDEA GARATZEN

Tolosaldea Garatzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko departamentuaren babesarekin, Izan lider Tolosaldean proiektua jarri du martxan.

Helburua Tolosaldeko enpresen lidergo formatuak gaur egun daukagun testuingurura moldatu eta lidergo eraikitzaile eta eraldatzaile bat sortzea da.

Gizartea erabateko eraldaketan murgildua dago. Eraldaketa sozial eta ekonomikoa orokorra bada ere, Tolosaldea ez da salbuespena izan eta inpaktu aipagarria izan du. Testuinguru orokorraren eragina Tolosaldeko enpresetan islatuta ikusi dugu eta honekin batera enpresen zuzendaritza burutzeko modua aldatu egin da.

Enpresetan egun dagoen gidaritzak ez du zerikusirik orain dela urte batzuk egiten zen gidaritza moduarekin. Gaur egun, enpresa malgu eta moldaerrazak behar ditugu. Horrela, emaitza hobeak eta optimizatuagoak lortuko direla ikusi da. Langilegoaren lana eraginkorragoa da eta enpresan bertan mantentzeko balio erantsia sortzen da. Enpresa kultura korporatibo bat sortu eta lidergo positibo eta eraikitzaile bat lortu behar da.

Egoera honi erantzun bat emateko asmoz, Tolosaldea Garatzenek Izan Lider Tolosaldean izeneko proiektua sortu du InGroup enpresa aholkulariarekin laguntzarekin. Zortzi saio ezberdin burutuko dira martxoa eta ekaina bitartean, Lehiberri Zentroan.

Lehen saioa martxoaren 6an izan da eta eskualdeko bederatzi enpresak hartu dute parte. Sortu dugun enpresa talde honekin egingo dugu proiektu honen garapena.

InGroupekin batera antolatutako saio hauetan talde identitatea, motibazio ezberdinak, lidergo eraldatzailea, errendimendu handiko taldeak, lanpostuen balioespena, lidergo kontzientea eta estresaren kudeaketa bezalako gaiak jorratuko dira. Hau guztia taldean eta parte hartzaileekin batera landuko denez, talde kohesioa eta saretze indartsu bat lortzea espero da.

Metodologia aldetik saio parte hartzaile eta dinamikoak izango dira eta fokuratze oso arinarekin. Partaideekin banaka eta modu espezifikoan lan egiteko aukera izango dugu eta taldean ere euren arteko sinergiaren eta esperientzien elkar trukaketa sustatuko da.

Partaideak erakundeetan aldaketa eta eraldaketa-prozesuak bultzatu nahi dituzten zuzendari nagusiak eta erdi-mailako arduradunak dira; hau da, enpresetan erabakitze boterea duten edo hauen ardurapean langilegoa duten pertsonak.

Lanketa honek enpresei onura ezberdinak ekarriko dizkie: langilegoaren inplikazioa eta efizientzia handiagoa, talentua enpresan bertan mantentzeko aukera gehiago, berrikuntza era ezberdinak txertatzeko aukerak sortuko dira, langilegoaren autonomia hazi egingo da edota enpresaren irudi korporatiboa indartu egingo da, beste onuren artean.

Horretaz gain, enpresetan lortuko den eraldaketa hori eta lider prestatu hauen ezagutza aprobetxatuz, eskualde mailara eraman eta bertako mahai eta guneetan zabalduko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!