BABESTUTAKO EDUKIA

Hamar urte, onura ugari

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2022ko azaroaren 8a

Hamar urte bete ditu Tolosaldeko Enplegu Planak. 2012an gauzatu zen, eskualdeko udal guztien apustu bateratuari eta Lanbidek emandako diru-laguntzari esker.

Tolosaldea Garatzenek eta Tolosako Udalak hartu zuten azterketaren proiektua kudeatzeko ardura hasieran, eta behin plana osatu eta ondorioak aurkeztuta, partaidetza foro bat sortu zen, planak dinamizatzeko. Horren ondorio da aurten bederatzigarren urtez ospatuko den Enplegunea.

Enplegu Planaren hamarkadari errepasoa eman diogu orain arte lortutakoa balioan jartzeko.

  • 345 kontratu: Horiek izan dira Enplegunearen bederatzi edizioetan diruz lagundu diren kontratazioak.
  • + 600 lan-eskaintza: Diru-laguntzez gain, lan-eskaintza gehiago kudeatu dira Enplegunean, 600dik gora.
  • + 1.900.000 euro: Ia bi milioi euroko banatu dira eskualdeko enpresen artean kontratazioak sustatzeko.
  • Emakume gehiago: Genero arrakalari aurre egiteko helburuarekin bat eginez, 157 emakume kontratatu dira guztira; eta 140 gizonezko.
  • 280 eskualdekoak: Tolosaldeko biztanleak izan dira kontratatutakoak, 17 izan ezik, beste guztiak.
  • Industria eta merkataritza nagusi: Enpresen jarduera ekonomikoaren arabera, honakoa da hurrenkera:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!