BABESTUTAKO EDUKIA

Tolosaldeko enpresen 33 kontratazio lagunduko ditu Enpleguneak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2022ko azaroaren 7a

Bihar ospatuko da Enplegunea, Lehiberri Zentroan, 08:00etatik 17:00etara. Enplegunearen helburua, eskualdeko enpresei laguntza ekonomikoa ematea da, lanik gabe egon eta Lanbiden izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko.

Diru-laguntza bat baino gehiago da. Enpresa eta langabeen topaleku ere bada. Egun garrantzitsua izaten da enpresa askorentzat, behar dituzten hautagai profesionalak aurrez aurre ezagutzeko aukera izaten baitute. Eta lan bila daudenentzat aukera paregabea da, beren buruak ezagutzera emateko. Elkarrizketarako plaza izango da, beraz, Lehiberri Zentroa bihar, azaroak 8. Lan bila bazabiltza, ez galdu aukera eta zatoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!