Aurtengo urtean mundu mailan egoera ekonomikoa nahasten ari den arren, oraingoz, enplegua gurean hobekuntza-joera hori berresteko eta egonkortzeko jarrera adierazten ari da: langabezia tasak beherantz jarraitzen du, lan-kontratuek eta afliazioek gora egin dute, eta kontratu mugagabeak ere nabarmen igo dira.
Azken puntu horretan jarriko du azpimarra aurtengo Enpleguneak: 33 kontratazio lagunduko dira edizio honetan, iaz baina gutxiago. Baina kontratu berri guztiek mugagabeak izan beharko dute, eta horrek, ezinbestean lanpostuen kalitatean eta egonkortasunean lagunduko duelakoan gaude. Elkarlan publiko-pribatua mesedegarria baita lan merkatua indartzeko.
Txanponaren beste aldean, ordea, urteroko erronkak
ditugu: emakumeen eta 45 urtetik gorakoen laneratzea eta langabezian kroni katutako kolektiboak dinamizatzea, esate baterako. Urteak daramatzagu kolektibo horiei begirako lanketa bereziak egiten; eta ahaleginei eutsiko diegu, egoera iraultzeko.
Hobetzeko asko dugu. Eta hobetzen jarraitzeko lehen urratsa ondo dagoena egonkortzea da. Bien bitartean, lan merkatura sartzeko babesa behar duen orok, zabalik topatuko ditu Lehiberri Zentroko ateak, eta laguntzeko prest Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Saileko teknikariak.
Nolakoa da langabeziaren egoera?
- 1.885 langabetu daude, iaz baino 49 gutxiago. Kopurua %0,5 jaitsi da 2022an.
- %7,9 langabezia tasa Gipuzkoakoaren (%8,3) eta EAEkoaren (%10,4) azpitik dago.
Profilak: zeintzuk dira lan eskatzaileak?
Tolosaldean lan bila dabiltzanen profiari buruzko datuen arabera, honelakoa da pertsona horien erretratua, gero eta nabarmenago.
- Genero: %59 emakumea. Igotzen jarraitzen du: %1 joan den urtetik hona.
- Jatorria: Estatuan jaiotakoa da lan bila ari den eskualdeko biztanleen %78 (+%1).
- Kualifikazioa: %62 kualifikazio apaleko lanpostu bila dabil.
- Adina: 45 urtetik gorakoa da %50. Iaz bi puntu txikiagoa zen (%48).
- Langabezia: %44 iraupen luzeko langabezian. Goranzko joera eten da, %10 jaitsi baita.
- Ikasketak: %22k Lanbide Heziketako ikasketak; %12k unibertsitate ikasketak.
-
Sektorea: Langabeen gehiengoa (%66) zerbitzuetan ari zen lanean; iaz baina %3 gehiago. Iaztik hona %1 jaitsi da industrian eta %4 nekazaritzan.