Lan-egoera hobetu nahi? Hazilan da zure aukera

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2022ko irailaren 19a

Aurtengo Hazilan programak, parte hartzeko hiru aukera izango ditu. Irailaren 25a bitarte eman daiteke izena.

ZER DA HAZILAN?

Gazteen lan aukerak sustatzeko enplegu-programa bat da. Lanik gabe dauden, beren ikasketekin zerikusia duten lanen bila dabiltzan edo lan egoera hobetu nahi duten 20 eta 44 urteko gazteei zuzenduta dago. Parte hartzeko hiru aukera mota daude, urritik abendura:

1- Hazilan Kokatu

Alor fisiko, kognitibo eta emozionala lantzeko banakako eta taldekako formazio teoriko eta praktikoa eman ondoren (antolaketa, motibazioa, autonomia, talde-lana, lidergoa…), zure ikasketekin zerikusia duten praktikak egin ahal izango dituzu Tolosaldeko enpresaren batean, 200 orduz. Formazio epea: urriaren 10etik 28ra, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara, Lehiberri Zentroan.

2- Hazilan Express

Parte-hartzaileen egoeretara egokitutako bakarkako laguntza pertsonalizatua emango dugu: lanez aldatzeko, guraso izan ondoren lan mundura berriz sartzeko, proiektu pertsonalekin laguntzeko, garapen pertsonalerako, ikasketa alorreko lanei berriz heltzeko…

3- Hazilan Ekin

Enpresa bat martxan jartzeko jakin beharrekoaz astebeteko ikastaroa emango dizugu, urriaren 3tik 7ra Lehiberri Zentroan, 09:30etik 13:30erako ordutegian.

IZEN-EMATEAK DOAN, IRAILAREN 25ERA ARTE

Tolosaldeagaratzen.eus.

Informazio gehiago:

lan@tolosaldea.eus  (Kokatu-Express) edo

zubeldia@tolosaldea.eus  (Ekin).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!