Menpekotasuna duten adin-nagusikoen Gipuzkoako zaintzaileentzat aholkularitza saioa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2022ko maiatzaren 20a

Menpekotasuna duten adin-nagusiko pertsonen zaintza jorratuz emango zaio amaiera Tolosako Jabetze Eskolaren barruko Guretzako atalaren udaberriko programari.

Menpekotasun Legea dela-eta, zaintza lanetan ari den pertsona orok ziurtagiri profesionala izan beharko du aurrerantzean, eta nahitaez, Gipuzkoan. Esperientzian oinarritutako habilitazioa dute askok, baina kasu batzuetan habilitazio hori behin-behinekoa da.

Ziurtagiria lortzeko epea aurtengo abenduaren 31n amaitzen denez, hori lortzeko informazioa eta orientazioa emateko aholkularitza saio bat antolatu dute, doakoa, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak eta Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailak elkarlanean.

Saio honen helburua doako informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematea da. Behin-behineko gaikuntza duten eta menpekotasuna duten adin-nagusiko Gipuzkoako zaintzaileei bideratutako saioa da, Ikasi zaintzeko kanpainaren barruan kokatua dago.

Gizarte-erakundeetan gizarte eta osasun-arreta emateko Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko ikasketen eduki eta baldintzen inguruko informazioa emango da saioan, Bidez Bide elkarteko Soraya Ronquilloren eskutik.

ZAINTZAILEA ZARA EDO GERTUKO NORBAITEN ZAINKETARAKO NORBAIT KONTRATATUA DUZU? EMAIOZU SAIO HONEN BERRI!

Eguna: Ekainak 3, ostirala.

Lekua: Tolosako kultur etxea.

Ordutegia: 17:00-19:00.

Saioaren hizkuntza: Gaztelera.

Matrikula: Doan.

Informazio gehiago:

migrazioa@tolosaldea.eus / 646 05 70 80.

berdintasuna@tolosa.eus / 943 67 03 83.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!