BABESTUTAKO EDUKIA

Ia 400.000 euro, Tolosaldeko enpresetan 63 kontratazio sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2021eko azaroaren 29a

Abenduaren 3an ospatuko da Enplegunea, Lehiberri zentroan, 08:00etatik 17:00etara bitartean.

Enplegunea enpresen eta lan eskatzaileen arteko topalekua da, eta eskualdean enplegua sustatzeko ezinbesteko egitasmo bihurtu da.  Alde batetik, Lanbideren bitartez, kontratazioetarako diru-laguntzak ematen zaizkie Tolosaldeko enpresei. Enpresak eta lan bila dabiltzanak aurrez aurre ere jartzen ditu: lanpostu bakoitzeko hautagai egokienak elkarrizketatu ditzakete enpresek, eta elkarrizketa errealak egiteko aukera ematen die lan bila dabilenei.

Enpresentzat

Kontratazioetarako diru-laguntzen baldintzak

  • Diru-laguntzak: Hilabetean 1.000 euroko diru-laguntza lanpostuko
  • Epealdia: Gehienez 6 hilabeterako laguntza, 6.000 euro guztira
  • Lan-eremua: Enpresek egoitza Tolosaldean izan behar dute
  • Kontratu mota: Ez da formazioko edo praktiketako kontraturik onartuko
  • Lanbide: Kontratatutako pertsonak Lanbiden altan egon behar du
  • Kontratazioak: Kontratazio epea: urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte
  • Azken eguna: Kontratazioa egiteko epe muga: abenduak 31.

Lan bila daudenentzat

Nola parte hartu Enplegunean?

  • 1. Izena eman: Hurrengo orrialdeko lan-eskaintzen zerrena ikusi, eta interesekoak zaizkizun horietan izena eman lan3@tolosaldea.eus helbidera idatzi edo 943 654 501 telefono zenbakira deituta
  • 2. Lanbide: Kontuan izan Lanbiden alta emanda egon beharko duzula
  • 3. Elkarrizketa: Enpresa bakoitzak, bilatzen duen profilera hobekien egokitzen diren hautagai egokienen zerrenda egin, eta elkarrizketak egingo ditu
  • 4. Hitzordua: Zerrenda horretan bazaude, hitzordu bat emango dizu Enplegu Sailak, abenduaren 3an Lehiberri zentrora elkarrizketa egitera gerturatu zaitezen. Zatoz zure curriculuma hartuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!