"Lanpostuak sortzeko lagungarria da laguntza hau"
Xabier Urruzola, Inazio Urruzola Txakolindegia
Sei lagunek egiten dute lan Alkizako Inazio Urruzola Txakolindegian. Bi dira proiektuaren sustatzaileak, eta kontratatuta dituzten lau langileetatik hiru Enpleguneren aurreko edizioetatik datoz, diru-laguntza honi esker. “Nahiago ditugu horrelako diru-laguntzak, pragmatikoagoak direnak, eguneroko ekoizpenean eragina dutenak, bestelako laguntza batzuk baino. Sei hilabeterako laguntza da, baina ez da hori bakarrik: gure aldetik ere bada konpromiso bat, ondoren lanpostu horiek hor geratu izan direlako, gure kasuan behintzat. Hortaz, lanpostuak sortu eta en- presaren hazkunde eta bilakaerarako lagungarria
Administraziorako, mahasti zaintzarako, sukalderako edo komunikaziorako... pro l ezberdinetako jendea bilatu izan dute Enpleguneren beste edizioetan. Aurten, administrari laguntzaile baten bila jo dute: “Tolosaldetik mundu guztira- ko egiten dugu txakolina. Kontratatutako pertsonak erronka politak izango ditu, herrialde askorekin komunikazioa izango baitu; eta, era berean, lurrari eta lehen sektorearen garaikotasunari lotutako lanak ere gertutik biziko ditu”.
“Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat bultzada garrantzitsu bat da”
Nadia Boujemaa Zabala, Jatorkin Al Nahda Elkartea
Iazko diru-laguntzei esker hasi ziren Jatorkin elkartean la- nean Nadia eta Josune, eta bertan jarraitzen dute lanean. Elkarteak diru-laguntza hauen bitartez bi pertsona kon- tratatzen zituen lehen aldia izan zen, eta bultzada handia eman dio.
“Gizarte zerbitzuei dagokienean eskaria asko handitu den honetan, gisa honetako elkarteentzat giza-baliabideak izateko baliagarria da. Sekulako bultzada ematen die. Kon- tuan izan behar da egiten diren proiektuen araberako diru-laguntzak jasotzen dituztela elkarteek, eta urtero kolokan izaten dutela beren funtzionamendua, proiektu horiek garatzeko pertsonak ere behar direlako. Giza-baliabiderik gabe, ezin proiektuak garatu”.
Lanean hasi zirenetik bultzada hori asko nabaritu du elkarteak, Nadiaren esanetan: “Inoiz baino proiektu gehiago garatu ahal izan ditugu; eta horri esker, inoiz baino erabiltzaile gehiago izan ditugu, jende gehiagorengana iritsi ahal izan dugulako”.
"Kontratazioak lehenago egitea ahalbidetzen digu"
Nagore Arocena, Lan Distribución
Joan den urtean izan zuen logistika arloko Zizurkilgo enpresa honek Enplegu Planaren berri, eta diru-laguntzei es- ker pertsona bat kontratatzeko aukera izan zuen. Aurten ere parte hartzea ari dira pentsatzen: azken erabakia falta zaie. Erabaki hori denboran aurreratzeko balio izaten du Enpleguneak, bere ustetan.
“Diru-laguntza garrantzitsua da enpresentzat. Kontratazio baterako ez ezik, aldi baterako lan kontratu bat mugagabe egiten ere laguntzen du. Askotan zalantzak izan ditzake- gu, eta honelako laguntzek erabaki hori hartzen laguntzen dute. Baita azkartzen ere. Agian pentsatua dugu kontrata- zio hori egitea, baina etorkizun baterako utzi beharrean, lehenago egitea ahalbidetzen digu”. Horrez gain,Tolosaldea Garatzenek eskura dituen hautagaien curriculumak beren eskura uztea ere garrantzitsua dela dio: “Batzuetan bilatzen dugun profilarekin bateragarriak dira, beste batzuetan ez. Baina jendea ezagutzeko balio du”.
Enplegunea datutan 2020
- 2020ko kontratazioak: 14 erakunde publikoetan, 22 enpresatan eta 36 guztira
- Generoa: 20 emakume eta 16 gizonezko
- Adina: 6 16-25 urte bitartekoak, 14 25-45 urte bitartekoak eta 16 45 urtetik gorakoak
- Herriz herri: bina Abaltzisketa, Alkiza, Leaburu-Txarama eta Zizurkilen; 1 Altzo, Amezketa, Asteasu Hernialde, Ibarra, Irura, Larraul, Lizartza eta Villabonan bana; eta 19 Tolosan.
- Sektoreka: Erakunde publikoetan izan ziren kontratazio gehienak, industrian ondoren, merkataritzan gero, elikagaien industrian eta gizarte zerbitzuetan laugarren, eta gainontzekoak banatzaile komertzialetan, zerbitzuetan, logistika eta banaketan eta osasun zerbitzuetan.