BABESTUTAKO EDUKIA

Tolosaldeko enplegua, errekuperatzeko bidean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2021ko aza. 27a, 09:59

Eskualdeko Lan Merkatuaren urriko analisiaren arabera, aurten %12 jaitsi da langabezia eta 198 lanpostu berri sortu dira.

Osasun krisiak ondorio nabariak utzi zituen iaz ekonomian. Enplegua ez zen salbuespena izan. Hala ere, pandemia hasi aurreko datuak berreskuratzen hasia da Tolosaldea, enpleguari dagokionez; zenbaitetan, baita hobetzera iritsi ere. Halaxe diote Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Tolosaldea Garatzenek helarazitako urriko datuek. Jarraian datu esanguratsuenen errepasoa egin dugu.

 

Nolakoa da langabeziaren egoera?

    • 1.934 langabetu daude Tolosaldean une honetan. Urte hasieran 2.196 ziren.
    • %8,2koa da langabezia tasa. 2018an %9,4koa zen; 2019an %8,4koa eta 2020 amaieran %9,3koa.
    • 2.179 ziren 2018. urteko Enplegunearen atarian lanik gabe zeudenak.
    • %8,8koa da Gipuzkoako bataz besteko langabezia, eta %11koa EAEkoa.

Zeri erreparatzen diogu enplegua errekuperatzen ari dela esaten dugunean?

Langabetu kopurua eta langabezia tasa adierazle onak dira enpleguaren unean uneko egoera neurtzeko. Baina badira kontuan hartu beharreko aldagai gehiago ere: lan-kontratuak, afiliatu kopurua eta, bereziki, lanpostuen sorrera ere aztertu beharrekoak dira.

  • 198 lanpostu berri. Azken 12 hilabeteetan 243 afiliazio sortu dira erregimen orokorrean, eta 45 galdu autonomoetan.
  • Lan-kontratuak %14 igo dira. Igo egin da erregistratutako lan-kontratu kopurua; urrian 1.460; iazko epealdi berean 1.386.
  • Kontratu mugagabeak %11 izan dira. Lan-kontratuen kopurua oraindik oso txikia den arren, igotzen ari da.
  • Autonomoak %24 dira. Afiliatu guztien artean, 3.626 dira autonomo gisa daudenak.
  • 17.386 afiliatu. Erregimen orokorrean daudenak 13.233 dira; 3.646 RETAn, 442 etxeko langile modura; eta 65 lehen sektorean.

Zeintzuk dira lan eskatzaileak?

  • Sektoreak: langabeen gehiengoa (%63) zerbitzuetan ari zen lanean; %15 industrian; %5 eraikuntzan eta %4 nekazaritzan. Gainerako %13, enplegurik gabekoak dira.
  • Generoa: %58 emakumea. Nabarmen ari da igotzen, gainera.
  • Adina: 45 urtetik gorakoa da %48. Nabarmen igo da profil hau ere.
  • Jatorria: Estatuan jaiotakoa da lan bila ari den eskualdeko biztanleen %77.
  • Langabezia: %54 denbora luzea darama lanik gabe, eta nabarmen ari da igotzen kopurua.
  • Kualifikazioa: %64 kualifikazio apaleko lanpostu bila dabil.
  • Ikasketak: %63k derrigorrezko ikasketak (OHO-DBH) ditu.

Iker Urruzola Tolosaldea Garatzeneko Lehendakaria - Zizurkilgo alkatea

 

Enpleguaz: “Errekuperazioaren urtea izan zitekeela esanez hasi genuen 2021a, eta joera baieztatu da. Nolanahi ere, erronka asko ditugu: emakumeen eta 45 urtetik gorakoen laneratzea, enpresen lehiakortasuna indartzea, langabe eta langileen kualikaziorako formazioa, edota enpleguaren baldintzak eta lan-kontratuen iraupenak hobetzea. Horretarako lanean jarraituko dugu”

Enpleguneaz: “Elkarlan publiko-pribatua mesedegarria da eskualdearen garapen ekonomikorako. Enpleguneak, enpresei laguntza- -lerro zuzena eskaini ez ezik, langabeei ere lan munduan sartzeko aukera eskaintzen die. Azken batean hori da Enplegunearen helburu nagusiena: lanpostu berriak sortzea. Asko dira Enpleguneari esker lanean hasitakoak, eta poz- garria da batzuk leku berean jarraitzen dutela ikustea. Benetako helburua, lan munduan sartzeaz gain egonkortasuna eta lan baldintza duinak izatea delako.”

Olatz Peon Tolosaldea Garatzeneko Lehendakariordea - Tolosako alkatea

 

Enpleguaz: “Enpleguaren berreskura- pena errealitate bilakatu da azken urteotan, iazko ezohiko egoerak sortutako salbuespenarekin. Norabide berean aritu gara erakundeok –enplegu programa edota laguntzen bi- dez– eta enpresek horri jarraitzeko konpromisoa erakutsi dute, apustu sendoak eginez. Guztion arteko elkarlan horren emaitza da egoera hau”

Enpleguneaz: “Sei urtez egin da Enplegunea, eta nolabaiteko erreferentzialtasuna lortu du: bai enpresen artean, baita lan aukera berrien bila ari direnen artean ere. Hori ondo egindako lanaren isla ere bada, erakusten baitu benetan egitasmo baliagarria izan dela eskualdean enplegua sustatzeko. Lanpostu berriak sortu dira, gerora mantendu direnak, eta horren bila datoz enpresak, baita langileak ere”

Tolosaldeko Lan Merkatuaren Analisiaren txosten osoa. Datu guztien xehetasunak topatuko dituzu bertan, baita enpleguari buruzko adierazle gehiago ere.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!