Jardunaldia: Ezagutu Tolosaldeko 7 enpresak industria 4.0 arloan egindako proiektuak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2021eko urtarrilaren 25a

Bidegain, Cadinox, L&L Rotary Solutions, Omicron, Rail Line, Tarte eta Irupaper enpresek beren proiektuen berri emango dute, asteazkenean, Lehiberri Zentroan.

2020an zehar, Tolosaldea Garatzenen Enpresa Sailak sustatutako berrikuntza programari esker, 7 enpresa horiek finantziazioa lortu dute beren lan-prozesuetan 4.0 teknologia txertatu ahal izateko. 

Bidegain
Omicron
Rail Line CAF
Cadinox
L&L
Tarte
Irupaper

Programaren bidez, eskualdeko enpresek mentenu plan digital, enpresen kudeaketarako sistema osagarri, botila-lepoak ezabatzeko antolaketa sistema, frenatze-sistema alternatibo edo monitorizazio sistema bat garatu dituzte, besteak beste.

Urtarrilaren 27an, enpresen ordezkariek garatu dituzten proiektuen berri emango dute Lehiberri Zentroan egingo den jardunaldian: arrazoiak, nola egin duten, zein onura lortu dituzten… Enpresa Sailetik emango diren hurrengo urratsen berri ere emango da.

Urtarrilak 27, asteazkena
12:00
Lehiberri Zentroa

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!