Enpresak barrutik berritzeko bultzada

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2020ko otsailaren 5a

Hazinnova proiektuak enpresen berrikuntza sustatzen du, haien barne-antolakuntzari begira; Tolosaldean, Lehiberriko enpresa sailak bideratzen du SPRIk sustatutako aholkularitza zerbitzua.

Arlo teknologikoan izan ezik, gainerako esparruetako berrikuntzan jartzen du fokua Hazinnova programak, enpresetan. Errentagarritasun hobea ateratzeko, prozesu eraginkorragoak bideratzeko, motibazioa pizteko nahiz lan taldea modu berrietara antolatzeko aholkularitza zerbitzua da, eta doakoa.

SPRIk sustatutako egitasmoa Lehiberriko enpresa sailak kudeatzen du Tolosaldean, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu, ATARIA irratian, Aimar Arzelusek. Besteak beste, azaldu du 50 orduko aholkularitza espezializatua jaso dezaketela enpresek, eta lanketaren eragina epe motzean ikusten dela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!