'Lan online', baldintza duinagoak etxetik bilatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2019ko abenduaren 18a

Tolosaldea Garatzeneko enplegu sailak soldata duinagoak bilatu nahi dituzten herritarrei lagundu nahi die, internet bidez.

Langabezia behera doa, baina gero eta gehiago dira soldata edo lan baldintza duinagoak nahi lituzketen herritarrak; horietako askok, gainera, ezintasunak dituzte Lehiberri bezalako zentroetara haien egunerokoan jotzeko.

Horretarako sortu dute, enplegu sailean, Lan online proiektua: Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu, eta haien onarpena jasota martxan da dagoeneko. Finean, aholkularitza zerbitzua eskainiko dute, Whatsapp bidez. Leire Otaegik eman ditu xehetasunak, ATARIA irratian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!