Tolosaldeko ETEek erabilgarri dute Haziinova

Erabiltzailearen aurpegia

SPRI eta Innovasque taldeen elkarlana da, eta 2,5 milioi euroko aurrekontua du, enpresen eraberritzerako

Haziinova proiektuak Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) diren 2.400 enpresarenganaino iritsi, eta 500 proiektu mobilizatu nahi ditu. Helburua da, Euskadiko eskualde guztietan dauden, eta berritzeko joerarik ez duten enpresa txikietara iristea da, eta horiei guztiei lehen esperientzia dohainik eta modu sinple eta azkarrean eskaintzea da.

40 eragilez osatutako sare batek hiru lurraldeetako enpresak mobilizatuko ditu, eta laguntza emango die prozesu osoan. Horien artean da, Tolosaldea Garatzen garapen agentzia.

Honakoa da Hazinnova zerbitzuak eskaintzen duena:

· Aholkularitza espezializatuko doako 50 ordu

· Hazinnova eragile bat prozesu osoan zehar

· Karga administratibo oso txikia

· Emaitzak hiru hilabetean

Hazinnova zerbitzuak laguntza emango die euskal ETEei, honakorako:

· Enpresaren errentagarritasuna kontrolatzeko

· Prozesuen eraginkortasuna hobetzeko

· Entrega gastuak edo epeak murrizteko

· Antolakundeko langileak motibatzeko

· Merkatuko kuota handitzeko

· Bezero-segmentu berrietara iristeko

· Marka eta diseinu industrialak babesteko

Enpresek gehienez bi mikro-proiektu abiaraz ditzakete urtebetean, arlo hauetakoren batean: ekonomia eta finantzen kudeaketa, produkzioa, logistika, barne-prozesuak, pertsonak, bezeroak eta merkatu berriak. Horrez gain, marka eta erregistroen arloan, behar adina mikro-proiektu egin ahal izango dituzte.

Hazinnova proiektuak lehentasunezko jarduera-sektore batzuk finkatu ditu, berrikuntza proiektuen onuradun izan daitezkeen ETEentzat. Industria sektorean, lehentasunezko jarduerak izango dira manufaktura, erakusketa, energia-hornikuntza eta uren eta hondakinen kudeaketa; hirugarren sektorean, aldiz, lehentasunezkoak izango dira industriarekin zerikusia duten zerbitzuak, informazio teknologiekin lotutako jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa eta biltegiratzea, finantza jarduerak eta aseguruak.

Lehentasuna da Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzea, eta berritzeko joerarik ez duten enpresek lehen esperientzia baliagarri eta praktikoa izatea berrikuntzarekin. Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen bitartez, konpromisoa hartu du arlo horretako jardueren ingurukoak finantzatzeko, berrikuntza ETE txikienetaraino irits dadin, eurentzako laguntza espezifikoekin. Ildo beretik, Innobasque-k adierazi du, handitu egin nahi duela ETEei ematen dien laguntza, berrikuntzaren bidean sartzen laguntzeko.

Programaren inguruko xehetasun gehiago emango dituzte Tolosaldea Garatzen, SPRI eta Innobasqueko ordezkariek, datorren urriaren 1ean, Lehiberri Zentroan egingo duten informazio jardunaldian. Argibide gehiagorako, interesa dutenen zerbitzura daude lehiberri@tolosaldea.eus helbidea, edo 943 65 45 01 telefonoa.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!