Tolosaldeak bat egin du Turismo Arduratsuaren kanpainarekin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2019ko uzt. 20a, 05:59

Tolosaldea Garatzeneko turismo sailak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak martxan jarri duen Turismo Arduratsuaren Kanpainarekin bat egin du.

Uztailaren 8an aurkeztu ziren Turista Arduratsuaren Gida eta Dekalogoa Tolosaldeko turismo bulegoan. Txindokiko Itzaleko informazio puntuan, display ikusgarri batzuen bitartez zabalduko dira lau hizkuntzatan prestatu diren gida hauek.

Honetaz gain, gure webgunean (www.tolosaldea.eus) uda honetan kanpaina berezia egingo dugu banner bat jarriaz, eta sarrerako orrian ere irudiaren bitartez toki berezia emanez. Sare sozialetan zabaldu dugu, eta Tolosaldeko turismo sektoreak ere parte hartu dezan informazioa zabalduko diegu.

Hona hemen Tolosaldeko bisitariei lau hizkuntzatan zabaldu zaien gida eta dekalogoaren edukia:

«Turista Arduratsuaren Gida aholku gida praktikoa da, eta lagungarria egingo zaizu bidaia aberasgarri eta jasangarriez gozatzeko. Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako 17 helburuetan, Turismorako Munduko Kode Etikoan eta Turismo Jasangarriaren Mundu Gutunean (ST+20) oinarritzen dira aurkezten dizkizugun aholkuak».

TURISTA ARDURATSUAREN DEKALOGOA

1. Zerbitzu eta produktu turistikoen erabiltzaileen eskubideak ezagutu.

2. Sustatu tokiko garapena.

3. Langileak era egokian tratatu.

4. Errespetatu aniztasuna.

5. Gozatu tokiko kulturaz.

6. Lagundu ondarea kontserbatzen.

7. Lagundu ingurumena zaintzen.

8. Aukeratu produktu eta zerbitzu jasangarriak.

9. Erabili garraio jasangarria.

10. Izan zaitez turista arduratsua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!