[BABESTUTAKO EDUKIA] Ekintzailetza Sailaren zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2019ko eka. 22a, 05:58

Tolosaldea Garatzeneko ekintzailetza saila, enpresa egitasmo berriak dituzten pertsona ekintzaileei laguntza emateko diseinatutako zerbitzua da. Eskualdean beraien enpresa egitasmoa abian jartzeko behar duten informazio eta aholkularitza guztia eskaintzen die.

Zerbitzuak, enpresa proiektu bat aurkezten duenari, asmo hori aurrera eramateko behar duen laguntza guztia ematen dio, tutoretza pertsonalizatuaren bidez. Negozio ideia abian jartzeko eta merkatuan finkatzeko behar den aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta finantzaketa bideak eskaintzen zaizkie ekintzaileei.

‘Sortu zure enpresa’, bideragarritasun azterketa

Enpresa plana garatzeko informazioa eta aholkularitza: enpresa ideia garatzeko prozesuan, ekintzaileari aholkularitza eta orientazioa eskaintzen zaio bere proiektua garatzeko

Abian jarri nahi dugun negozio ideia mamitzeko, balio duen laneko dokumentua izango da enpresa plana. Aukera ematen dio ekintzaileari, ideia horri eragin diezaioketen aldagai guztien azterketa sakona egiteko, eta proiektuaren bideragarritasuna zehazteko behar den informazioa ematen du.

Behin enpresa plana eta bideragarritasuna aztertu ondoren, sustatzaileak bere enpresak hartu behar duen egitura juridikoa erabaki behar du (autonomo, ondasun erkidego, sozietate mugatu, sozietate anonimo,...) eta legezko izapideak aurrera eramateko laguntza eskaintzen diogu.

Prestakuntza

Ekintzaile berrientzako enpresa kudeaketa ikastaroak antolatzen ditugu, ekintzaileari bere negozioa kudeatzeko behar dituen ezagutzak emateko helburuarekin.
Finantzaketa

Zure enpresa egitasmoa martxan jartzeko behar duzun finantzaketa lortzen lagunduko dizugu, hainbat finantza entitaterekin ditugun hitzarmenei esker.

Enpresa Haztegiak

Tolosaldea Garatzeneko ekintzailetza sailak, Lehiberri zentroan, ekintzaile berrien esku jartzen ditu 10 haztegi, beraien enpresa egitasmoak kokatzeko. Haztegi hauek oinarrizko baliabide material eta zerbitzu amankomunez hornituta daude, ekintzaile berrien egitasmoak bertan kokatu ahal izateko, hasierako 3 urteetan.

Haztegi hauen helburu nagusienak enpresa berrien sorrera eta finkatzea, lanpostu berrien sorrera, azpiegitura fisiko baten eskaintza, eta, azken finean, enpresaren lehiakortasun aukerak handiagotzea dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!