[BABESTUTAKO EDUKIA] Lortzen programa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2019ko maiatzaren 25a

45 urtetik gorako langabetuentzako espazio kolektibo eta indibidual bat da, lan munduratzea lortzeko. Bertan, lana aurkitzeko ditugun beharrak, sinismenak, ohiturak, helburuak, mugak, gaitasunak nahiz diruarekiko jarrerak lantzen dira.

Tolosaldea Garatzen Garapen Agentzian enplegu zerbitzuak, sorreratik 25 urte egingo ditu, aurten, lan eskaintzak kudeatzen, eta lana aurkitu nahi duten pertsonei orientazioa eta informazioa ematen. Azken urteetan lan merkatua asko aldatu da, eta gaur egun zerbitzu hori egokitu beharrean gaude, kasuistika eta behar berrietara egokitzeko.

2019. urtean espazio kolektibo eta indibidual bat sortu dugu, 45 urtetik gorako langabetuek orientazioa, prestakuntza eta laguntza izateko, lan munduratzean.

Gaur egun, langabetuen prestakuntza edukitzeaz gain, lan-merkatuan aukera hobeak edukitzeko programa hau aurrera eramaten ari gara. Izan ere, behar bezala moldatzeko baliabideak eta gaitasunak izatea garrantzitsua da lana bilatzeko: enpresek eskatzen dituzten etengabeko aldaketetara egokitzeko, gatazkak kudeatzeko, presiopean lan egiteko, emozioak kudeatzeko, taldearekin koordinatzeko edo norberaren ametsen alde lan egiteko. Beraz, lehenengo fase honetan, pertsona bakoitzaren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak identifikatzen laguntzea da gure zeregina.

Programa honetan parte hartzen duten langabetuak gure beste zerbitzuetan lehentasuna dute, guretzat pertsona hauen laneratzea lehentasuna baita.

20 pertsona ari dira proiektu honetan, eta dagoeneko lan eskaintzetara aurkezten ari dira; lana lortu dutenak ere badira.

Ikastaro teknikoak orientazioarekin tartekatu ditugu, eta oso emaitza positiboak lortzen ari gara. Era berean, taldekako ikastaroak eta saio indibidualak ere tartekatu ditugu. Besteak beste: eskorga jasotzaileak, zubi motako garabiak, orientazioa, prestakuntza eta laguntza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!